Itxarongelan

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-04-14 11:55

Itxarongelan zain, inori begira...

Umeak sudurretik sartu du plastilina, irri egin dabe bai amak, bai harreran datuak hartu deutsozan idazkariak be. Erruberadun aulkian ekarri dau edadeko gizona anaiak, bainuontzian kolpea hartu dauela eta. Zuzenean boxetara. Jarraibideak emon deutsoz ostean medikuak irakasleari: farmaziatik pasau behar dabe. Autobus bete ikasle daukie zain eta hurbilen dagoan farmaziaren barri emon deutso erizainak. Beste umetxu bat: legena urten jako arpegian eta puztuta dauka, bildurtuta datoz gurasoak. Neska gaztea umedun dago, mutilaren ondoan, anaia dau. Heldu jake txandea, eta, hara ba, mutila da errenka dabilena… neskeak ez deutso oraingoan lagundu: erradiografia bat egitera ei doa. Laneko jantziak kentzeko astirik barik etorri da aulkietan luze lo geratu dan gazteak: seguru bere gaueko txandan ibili dala beharrean, eta handik atarata etorri dala, inori ezer esan barik.

Ordulariari begiratzen deutse aldian-aldian senar-emazteek, luze joten dau itxaronaldiak eta seme-alabakaz geratuta dagoz bazkaritarako. Nik papelezko eskuturrekoari begiratu deutsat: izen-abizenak, osasun-zentroko logoa… eta etorri jataz deika. Nire txandea. Inoren istorioak asmau barik neurea kontetako ordua etorri jat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu