Irakasleek gogoratu beharrekoak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-10-27 23:32

Irakasleek (eta garaitikoek) gogoratu beharreko hainbat kontu entzun dodaz azken egunotan, eta bildumatxu bat dakart bertora.

Umea ikasteko programauta dator mundura; jaioten dan unetik beretik hasten da ikasten. Zer egiten dogu gero, baina ikasteko gogoa galdu daian? (Vicent Pascual Granell).

Ez jakitea, gauza sanoa da. Arazoa jakin gura ez izatea da (Uri Ruiz Bikandi).

Liburuak, metodoak, proposamenak… ez dira horreek ikasleek ez ikastearen arrazoia. Irakaslea da erantzulea; eze, ez deutse irakasleai irakasteagaitik ordaintzen, ikasleek ikasi dagoen ordaintzen deutse. Irakasleak inplikau ezean, ikasleak ez dau ikasten (Vicent Pascual Granell).

Ni matematiketako irakaslea naz, ez hizkuntzakoa dinotsun irakasleari, hauxe erantzun egiozu: ez, matematiketako irakasle-jaun/andre hori: matematika eta matematikaren lengoiaren irakasle zara zu, eta egidazu ba berba matematikaz hizkuntzarik barik ahal badozu… (Vicent Pascual Granell).

Hizkuntza-aniztasuna biziteko modu bat da, ez konpondu beharreko arazo bat (Unesco).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu