Zentsurea
2018-07-06 14:07Konturatu bere egin barik joan jat hilebetea (hemen kukurik egin barik), ez hortixik egonean egon nazalako, ez ez, eze halangoetan denporea joan badoala ikusi edo sentidu egiten da, eta ni jaubetu bere ez naz egin: atzo maiatza zan, eta, gaur, daborduko garagarrila. Artean? Artean batetik eta bestera ibili da irakaslea, azterketak jagoten, azterketak zuzentzen, errebisino egunetan ikasleak hartzen, ekaineko berbaldiak prestetan eta emoten… Hain zuzen bere berbaldi horreetako baten gai nagusia dakart gaur: zentsurea.
Itzultzea: salto egitea eta enpatia-ariketea
2018-05-30 12:59Sarri izan doguz berbagai itzulpenaz berba egiteko han-hor-hemen erabilitako metaforak. Ikusi blog honetan 'Metaforaz metafora itzulpenaren bila' eta 'Itzulpenaren metaforak' izenburupean argitaratutakoak.
Liburu ekologikoak, kartonerak
2018-04-23 16:39Bi edo hiru urte izango da lehengoz kartoneren barri entzun nebala. Kaleko kartoiz egindako azaldun liburuak dira (bai eta liburu horreek banatzen dituen argitaletxeak be). Kontua da ze, berba eta kontzeptu batzukaz pasetan dan lez, behin ikasita sarri-sarri agertu izan jatala orduz geroztik, eta ustekabe kurioso eta polit bat jazo jatala joan zan astean horrexeri lotuta, non eta Lisboan.
Modu inkontzientean ikasteaz
2018-03-17 11:58Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleen formakuntza-saioetan, irakaslegaiakandik sarri-sarri entzun izan dodaz modu inkontzientean ikastearen ganeko goraipamenak.
Bardintasunaren sokatirea
2018-03-09 12:41Martiaren 8ak bete zituan atzo argazki-kamerak, telefonoak, egunkariak, telebista-pantailak… Egun berezia izan zala nabarmendu dabe batzuek, mugarri bat markauko dauela aldarrikatu besteek, zeozer aldatu dala baieztatu dabe zenbaitek…
Berbei musikea, musikeari berbak
2018-01-31 16:44Musikea eta bertsoa izan ziran joan zan zapatuko Bertso Egunaren ardatza. Bada, goizeko ekitaldian hitz eta pitz ibili ziran Rafa Rueda eta Maria Rivero musikariak eta Jon Maia bertsolaria Alaia Martinen gidaritzapean.
Metaforaz metafora itzulpenaren bila (V)
2017-12-27 13:46Itzulpenaren izakereak, itzulpen-jarduerearen esanahi zehatz bakarrera ezin ailegeteak edo itzulpenaren ganeko eretxi askotarikoek eragin ei dabe itzulpena deskribiduteko hainbeste metaforatara jo beharra.
EIZIEgaz batera hasi eta hazi da itzultzaile profesionalen generazinoa
2017-12-15 09:53Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkartea da EIZIE. Gaur ospatuko dau 30. urteurrena.
Koloreak
2017-12-01 19:13Ez daukat ondo akorduan zelan egiten genduan, ez dakit kolore bakar bategaz marrazten genduzan objektu guzti-guztien siluetak eta gero koloreztatu, edo objektuka egiten genduan irudia, edo objektu bakotxa kolore desbardin bategaz egiten genduan…
Hagin-klinikak eta uleapaindegiak
2017-11-21 17:48Lehen begiratuan hala danik uste izan ez arren, badaukie ezaugarririk komunean haginlarien konsultek eta uleapaindegiek.
Antzokitik bueltan
2017-10-28 12:56Antzerki-saioa akabau ostean bueltan gara; autoz egindako bidea antzezlanak itxitako sentipenen inguruan eta antzezlanaren inguruko eretxiak komentetan emon dogu.
Bibliodibersidadea
2017-10-09 23:13Biodibersidadea naturearen esparrutik liburuenera ekarri eta bibliodibersidadea sortu zan, 90eko hamarkadearen akabuan. Bibliodibersidadeak ekologiagaz dauka zerikusia, edizinoagaz, globalizazinoagaz, liburuaren munduan jazoten diran mutazinoakaz, liburuaren merkaduaren bilakabideagaz…
Talde lan, alfer lan?
2017-09-26 11:42Talde lanaren inguruan ikasteko, taldean batu ginan Iruñean joan zan astean. Hemen bertako barri, zehaztasun gehiagogaz.
Ume baten buruaren mapea
2017-09-15 12:10Ez dakit sekula ikusi ete dozuen persona baten buruaren mapea. Batzuetan, medikuek zuen gorputz-ataletako mapak egiten ditue, eta benetan interesgarriak izan daitekez, baina postura egingo neuke ez dakitela ume baten buruaren mapea egiten. Umeen burua zoramena da, beti dabil bueltaka. Sigi-saga, sigi-saga, mapa hori sigi-sagaz beteta dago (Peter Pan. J.M. Barrie; itzulpena: Julen Gabiria).
Akordau ezinik, udako ikastaroan
2017-07-30 12:43Mariasun Landaren ikastaroan ondutako ariketatxu bat dakargu bertora gaur bere. Idazten ipini gintuan, beti.
Coimbrako saguzarra Donostian, udako ikastaroan
2017-07-19 20:04Lan-bidaia bat dala eta Portugalen egun batzuk emon ostean, fabulazinotik idazketarako bidea ikusarazo gura dauen ikastaroan emon dot izena. Mariasun Landa irakasle eta idazleak gidatzen dau. Idazlana agindu deusku. Hauxe gaia, garai baten eskolan sarri emondakoa: Zer egin dozu atzo?; edo: Zer egin dozu asteburuan?; edo: Zer egin dozu oporraldian?
Hau poza, Alex! Pozten naz nire testuak iruditegi bat gogorarazoteaz ganera testu eder honetarako bide emon deutsulako! Honexeri esaten jako testuartekotasuna, bai horixe!
Eskerrik asko eta laster arte!
Erantzuna | Geure iruditegietan barrena