Bibliodibersidadea
2017-10-09 23:13Biodibersidadea naturearen esparrutik liburuenera ekarri eta bibliodibersidadea sortu zan, 90eko hamarkadearen akabuan. Bibliodibersidadeak ekologiagaz dauka zerikusia, edizinoagaz, globalizazinoagaz, liburuaren munduan jazoten diran mutazinoakaz, liburuaren merkaduaren bilakabideagaz…
Bibliodibersidadea aniztasuna da, bai liburuen kopuruari jagokonez, bai liburu-mueten ugaritasunari jagokonez. Liburuen arteko ezbardintasun kontua da, bai eta oreka kontua bere. Eskainitako liburuen aniztasuna eta konsumidutako liburuen aniztasuna, danak hartu behar dira kontuan.
Bibliodibersidadea da estandarizautako produktuen ekoizpenetik haratago joatea, askotariko generoak eskaintzea, hizkuntza-aniztasuna ikusgai egitea, norberaren kultura eta hizkuntzako liburuez ganera askotariko hizkuntza eta kulturetako liburuak itzultzea, askotariko liburuak eskuragarri eukitea…
Bibliodibersidadea sormenerako eta trukerako espazioa da, homogeneidadetik urrun nortasunak lantzeko arloa, proiektu kultural bat, proiektu politiko bat, aukera bat, demokraziaren pentsamendurako urtenbide bat, tokiko eragileentzako askatasun ildo bat.
Bibliodibersidadea da tirada handiak eta txikiak egitea, edizino barriak eta berredizinoak argitaratzea, liburuak inportatzea eta esportatzea, biztanleko liburutegi eta liburudenda kopurua handitzea, liburuen banaketa egiteko enpresen monopoliorik eza, liburu salduenen kontzentrazino gehiegizkorik eza…
Bibliodibersidadea merkaduaren edo sektorearen ezaugarria da, espazioa, erreminta eta jardun politikoa; halaber, komunikazino-bidea, identidade koherentea eta herri indarra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!