Modu inkontzientean ikasteaz

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2018-03-17 11:58

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleen formakuntza-saioetan, irakaslegaiakandik sarri-sarri entzun izan dodaz modu inkontzientean ikastearen ganeko goraipamenak.

Zabal dabilen idea da: ikaslearentzat hobea ei da ikaste-prozesuaz ez ohartzea, ikasi berbea ez entzutea,  edukiak barruratzen dituala ez konturatzea… Hori dinoe etorkizuneko irakaslegaiek behin eta barriz eskoletan, irakasgaietarako prestetan dituen jarduera-proposamen zein lanetan, gradu akabuko lanetan…

Halangoak entzuten eta irakurten dodazanean ez dot jakiten zehatz mehatz irakaslegaiak zertaz dabizan: edo umeentzat hoba dala olgeten bitartez ikasten dabizan artean ikaste-prozesuaren presinorik ez sentidutea, edo ikasten dabizala jakiteak berak atzera egiten deutsien eta ez dala komenidu horretaz jaubetzea, edo ikasteari eta jakiteari berari baliorik emoten ez jakon…

Zalantza areagotu egiten jat hezkuntzearen ganeko bibliografian ikaskuntza inkontzientea-ri buruzko lanik topetan ez dodanean, eta, jakina, irakaslegaiek be ez dituenean euren jarduera-proposamen, txosten zein lanetan aitatzen.

Halan da ze, esango neuke, halako usteak ustearen ustez zabalduten dirala, eta halan hartuten dirala aintzat, baina ez dagozala behar legez arrazoituta edo justifikauta. Ni neu ikasteari eta jakiteari jagokon balioa emotearen aldekoa naz, edozein dala umearen adina eta eskola mailea. Umeari ikusarazo egin behar jako zer ikasi dauen, zenbat hobetu dauen, lehengo aldean zer dakian… Izan bere, norberak zeozer barria ikasten/topetan dauenean sentiduten dauen poza, edo esfortzu handia kostau izanagaitik emoitzak dakarzan lan bat amaitutean sentiduten dauen harrotasuna, umeek be sentidu eta bizi behar eta gura dabela esango neuke.

Umeak irribarre egiten dau lehen egiten ez ekian zeozer orain egin dauela-eta goraipatu egiten dozunean… Orduan, zergaitik bihurtu hori inkontziente? Besterik da ikasketa-prozesua egiteko metodologia zein dan, horretaz bai, eztabaidatu geinke, eta horretaz bai, han eta hemen topau izan dot askotariko bibliografia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu