Hizkuntzak eta banderak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-08-28 21:11

X hizkuntza = Y bandera?

A herrialdeko B herrian izan ginan joan zan asteko C egunean, D eta E lagunakaz. F tabernan G plater konbinatua afalduta, H eta I gaiez aritu eta J kaletik eroan ginduezan K plazan Lren omenez ipini barri daben M eskulturea ikustera.

Ondoko horman, eskulturearen ganeko azalpenak egozan, N, Ñ eta O hizkuntzetan; hizkuntza bakotxaren ikur legez, P, Q eta R banderak. Beste behin bere: hizkuntzea herrialde politiko bategaz lotzen da han bere. Baina, Ñ herrialdeko banderea ipini gura ez, eta beste sasoi historiko bateko S bandera egozan ipinita. Otu jatan, edozelan bere, Ñ hizkuntzea beste hainbat herrialdetan egiten zala (burura jatortaz T, U, V eta W), bai eta O hizkuntzea bere (kasurako X, Y eta Z herrialdeetan).

Akordau jatan badaukala horrek soluzino posible bat, eta, esate baterako, telefono mogikorrek pantaila txikia eukieneko laburtzapen hareek erabilgarri dirala hizkuntzen ikur adierazgarri legez, edo, osterantzean, itzulpengintzan hizkuntza-konbinazioak adierazoteko erabilten dirazan kodeak (EUS, ES, IT, EN…), ez gaitezan behin eta barriro hizkuntzak eta banderak nahasten ibili.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu