Itzultzea: salto egitea eta enpatia-ariketea

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2018-05-30 12:59

Sarri izan doguz berbagai itzulpenaz berba egiteko han-hor-hemen erabilitako metaforak. Ikusi blog honetan 'Metaforaz metafora itzulpenaren bila' eta 'Itzulpenaren metaforak' izenburupean argitaratutakoak. 

Itzultzea bi ertzen artean salto egitea da, beste ahots bat topetea eta beste lurralde batean beste persona bat izatea.  Margaret Jull Costaren berbak dira, besteak beste, Saramago eta Marías ingeleseratu dituan itzultzailearenak.

Mireille Gaunsel poesia-itzultzaileak, ostera, beste irudi bat dakar, eta itzulpena eta transhumantzia lotzen ditu Translation as transhumance izeneko liburua idatzi dau, bere bizibidearen barri emonaz eta itzultzailearen abenturen barri emonaz. Gaztea zala, dana galdu eban bere familiak, baita jatorri-hizkuntzea bere. 60ko eta 70eko hamarkadan, Ekialdeko Berlineko eta Vietnamgo olerkarien lanak itzuli zituan. Horren guztiaren barri emoten dau liburuan, eta, esangura horretan, itzulpena erbestean dagozanen arteko enpatia-ariketa egiteko modua dala dino egileak. Aikor itzulpenaren beste irudi gogoangarri bat: itzulpena enpatia-ariketea da. Izan bere, Mireille Ganselek bere liburuan azaltzen dauenez, itzulpena beste hizkuntza batera sartzea da, jagokon kulturearen bidez, bai eta beste kultura bateko bizitzan sartzea, haren hizkuntzearen bidez. Itzulpena bestea ulertzeko eta bestearenera heltzeko gogoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu