Antzokitik bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-10-28 12:56

Antzerki-saioa akabau ostean bueltan gara; autoz egindako bidea antzezlanak itxitako sentipenen inguruan eta antzezlanaren inguruko eretxiak komentetan emon dogu.

Antzerki-saioa akabau ostean bueltan gara; autoz egindako bidea antzezlanak itxitako sentipenen inguruan eta antzezlanaren inguruko eretxiak komentetan emon dogu. Fokuek eragindako egarria aseaz bat erabagi dogu gose be bagarela; orduotan pizzeria baino ez dago zabalik eta haraxe goaz. Bertan, zeozer piketan harrapau dogu ezagun koadrilea; gu geu afari legea egitera gatoz, baina eurek dietea dala eta afari arina egin izana justifiketako geuk jango dogun berbera jateari piketea esan deutse.

Antzerkia zer moduz?. Ezagun doguz eta badakie nondik gatozan. Halan eta bestelan, hau eta bestea begitandu jaku eta honeek eta hareek gustau jakuz eta honeekaz eta hareekaz ez gara hain gustura geratu. Liburua irakurri barik segidu lei antzezlana? itaundu dau euretako batek. Ba hain zuzen bere horixe komentau dogu honako bidean, ez dakigula liburua irakurri ez dauen batek zelan segidu leiken, gure kasuan behin eta barriro egiten izan doguzala liburuagazko loturak.

Erantzuna jasoaz bat esan dau: Orduan bertan behera itxiko dot ikusten joateko neukan asmoa, eta beste film hori ikustera joango naz. Afariaren bueltan komentau dogu pena dala ezagun horri otu ez izana liburua irakurteari ekitea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu