Hagin-klinikak eta uleapaindegiak
2017-11-21 17:48Lehen begiratuan hala danik uste izan ez arren, badaukie ezaugarririk komunean haginlarien konsultek eta uleapaindegiek.
Bildurrez sakatzen dabe batzuek dentistearen ateko txirrina, urteroko hitzorduan txantxarrik edo txarragorik topauko ez ete deutsen, aste osoan haginetako zepiluari normalean baino askoz gogorrago eragin ostean eta kaferik edo jatekorik ezin hartuta harako bidea etxetik artez egin ostean, menta-usaina ahoan ondo gorde guran, zer eta gero ahoa puztuta osasuna zein karua dan gogoratuz urteteko.
Itxuraldatzeko gogoz zein betiko itxurea berreskuratzeko asmotan igaroten dabe bestetzuek uleapandegiko atartea, urgentziaz batzuetan, konpromiso batek urten deutsela eta apur bat apaindu behar dabela... Askorik ez ebagiteko, laka asko emoteko, betiko moduan ixteko, kolorea apur bat aldatzeko… askotarikoak izan leikez gurariak, akaso orrazkera barriagaz burua lar handituta urteteko beldurrez.
Lehen begiratuan, esperientziak eta sentipenak ezbardinak dira dentistareneko edo uleapaindegiko ateak zehartzean bizi leitekezanak. Baina, badago esperientzia-hasiera horren ostean zeozer, biak lotzen dituana: hitzordu-eguna edozein izanda bere, ordua edozein izanda bere… beti-beti-beti berandutzen dira dentistak eta uleapaintzaileak, luuuze egiten dira itxaronaldiak. Halan dinoe, ba, dentistarenean/uleapaindegian noz sartzen zaren badakizu, noz urtengo dozun ezin inoz jakin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!