Coimbrako saguzarra Donostian, udako ikastaroan
2017-07-19 20:04Lan-bidaia bat dala eta Portugalen egun batzuk emon ostean, fabulazinotik idazketarako bidea ikusarazo gura dauen ikastaroan emon dot izena. Mariasun Landa irakasle eta idazleak gidatzen dau. Idazlana agindu deusku. Hauxe gaia, garai baten eskolan sarri emondakoa: Zer egin dozu atzo?; edo: Zer egin dozu asteburuan?; edo: Zer egin dozu oporraldian?
OPORRALDIKO IDAZLANA: COIMBRAKO SAGUZARRA
Saguzarra naz, eta Coimbrako Unibertsidadeko Joanina liburutegi zaharrean bizi naz. Berton gordeten diran liburuetako istorioak irakurri gura leikezan mamarroa naz, eta, idatzi bere, idatzi egin gura neuke nirea. Baia, itsua naz, eta ezin dot halangorik egin. Oraindino ez dot topau etxe honetako liburuak ahots goran irakurriko deustazan irakurlerik, ezen hona turistak baino ez datoz bisitan, eta zein apalategitatik eskegita nagoan baino ez dabe jakin gura, antza.
Asperdurearen asperduraz, loak hartzen nau egunez; gabak, barriz, arean hobetxuak dira: intsektuak janaz emoten dot denborea. Ez neuke gura sitsak jaterik inoiz irakurri gura neukezan milaka orrialdeak; izan bere, beharbada bistea errekuperauko dot egunen baten. Ez da esperantzea inoz galdu behar. Artean, hemen nabil, fabulazinoan: kontau gura neuken istorioa nondik asmau, zelango egiturea emon, espazioa, denporea, argumentua, tonua…
Kontau gura neuke, neuk legetxe, turistek ikusten ez daben horregaz gozetan dabela biblioteka honetan: ikutu eta irakurri ezin dabezan liburuakaz eta eurak ez dagozanean baino agertzen ez diran saguzarrakaz. Ez dot lortzen, baia, hori danori kontetea liburu honeetako baten barruan gordetea merezidu izateko moduan.
Ikastaroari buruzko informazinoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!