Beñat Gaztelumendiren berbei tiraka

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-12-22 20:02

Sarri komentau izan dogu lagunartean bertsolari eta musikari lotsati asko dagoala, taula ganean lotsea ostontzen dabenak.

Beñat Gaztelumendik jantzi eban joan zan zapatuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela. Hari egindako alkarrizketea leidu dot gaur, eta aspaldi lagun bategaz berba egindako kontu bi etorri jataz burura. Batetik, eta finala barriro ikusi dot gaur goizean pixka bat lurreratzeko dino Gaztelumendik. Ariketa ederra norbere burua entzutea, bene-benetan.

Bertso-saioak kazetari-legez aztertu eta bertsolariek txapelketan botaten zituen bertso dan-danak transkribiduten nituanean konturatu nintzan gauza desbardinak zirala: a) bertsolariak kantau/adierazo gura izaten ebana; b) bertsolariak benetan adierazoten/kantetan ebana eta c) entzuleak ulertuten/interpretetan/jasoten ebana. Horrexegaitik da garrantzitsua bertsolariak bere burua entzutea, esan gura izan dauenaren eta esandakoaren artean zer alde dagoan ikustea.

Gaztelumendik inpresino hau dauka: Egin nituan ariketak askoz bere inperfektuagoak iruditzen jataz gaur. Inpresinoak inpresino, ariketa polita bertso-eskoletan egiteko. Inoiz hezkuntza-arautuko irakasleai be proponidu izan deutsagu antzeko ariketea, baina, honeek euren burua grabau gura ez, hori beste gai bat da.

Natorren Gaztelumendiren hitzek eragindako bigarren gogoetara orain. Gaztelumendik eskerrak emon zituan azken agurrean, ume bildurti hau jartzearren/erratz batetik kantari, izan bere, Batzuetan uste dozu zu zarela arraroa dana edo lotsatzen dan bakarra, eta gero konturatzen zara bertsolari gehienak dirala zure antzekoak dino. Zenbat egia. Sarri komentau izan dogu lagunartean bertsolari eta musikari lotsati asko dagoala, taula ganean lotsea ostontzen dabenak. Bertso-eskolea hain modakoa ez zanean (eta hori dinot aspaldi galduta daukadalako bertso eskoletara joaten diran umeen inguruko garaitiko umeen pertzepzinoa zein ete dan), bada, orduan, ume desbardinak ziran bertsotara joaten ziranak; beharbada horrek sortu dau bertso eskoletako umeen arteko kohesino handia, bertso eskoletatik pasau ziran ume hareek gaur egun bestelako sormen-ariketatan ibiltea (orduan bertsoa zan desbardin izateko bide bakarra). Izan be, harek esaten eustan lez: bertsotan ibilten zinienak beti izan zarie apur bat espezialtxuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu