Poesia egunak 13

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-07-19 10:01

Dana hasi ei zan itsasertzeko lorategi baten. Biluzik joaiazan eta sagarrari kosk egin ete eutsen ez dakigu…

Dana hasi ei zan itsasertzeko lorategi baten. Biluzik joaiazan eta sagarrari kosk egin ete eutsen ez dakigu… ez ginan bertan egon, laminek poeta hondarretara ekarri ebeneko ha ikusteko.

Ordutik aurrerakoetan bai, ertz askotarik begiratu eta bizi izan doguz Eako poesia egunak, ailegauarazo doguz trenak udaletxeko aretora, banatu logelak, itzuli poemak, lagundu poetak, atondu aulkiak, mogidu bafleak, deitu teknikariak, hartu dogu bainua, hortzartean kraskatu harea (eta lurra), galdu gara kaleetan, kale egin dogu, eroan doguz lagunak, barriak ekarri, jarraitu erbestetik eta bueltau... eta lorategi ha plaza bihurtu zan, plaza herri-bazkari, lagunartea jendarte, txankletatan karraderan ebilen lobatxua argazkilari (eta literaturzale), argazkiak blog, bloga ibilbide, ibilbidea paper-fabrika, paper-fabrika afixa, afixa webgune, webgunea portu, portua moila, moila tala, tala taula, taula agenda, agenda erritu, erritua kontzertu, kontzertua poema, poema kanta, kanta liburu, liburua disko, diskoa pantaila, pantaila soinu, soinua paisaia, paisaia hitz, hitza odol, odola heriotz, heriotza ardo, ardoa eliza, eliza antzoki, antzokia txiki, txikitasuna handikeria, handikeria haserre, haserrea handitasun, handitasuna poz, poza herri, herria taberna, taberna gin-tonic, gin-tonica olatu, olatua haize eta haizea arnas.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu