Matxarden mundua
2016-08-08 08:19Bazenkian Google mapetan aurrera eta atzera mobiduten dan “panpinatxua” ez dala persona baten irudia? Matxarda bat ei da: bai, matxarda bat, pintza bat, kako bat, gantxo bat. Arropak eskegiteko halango bat. Ez dauka itxurarik, ezta?
Bazenkian Google mapetan aurrera eta atzera mogiduten dan “panpinatxoa” ez dala pertsona baten irudia? Matxarda bat ei da: bai, matxarda bat, pintza bat, kako bat, gantxo bat. Arropak eskegiteko halango bat. Ez dauka itxurarik, ezta?
Bada… bai, begiratu egiezu matxarda honeeri:
Orain bai, ezta? Aikor, ba! Pintzen kontu hau mundu bat dala!
Matxardak… danatarikoak dagoz, eta gustu guztietarakoak. Niri neuri ez jataz bapere gustetan plastiko hutsezkoak, errez-errez desmontetan jataz, eta gero ez naz gai izaten atzera bere egoki montetan, alde batek besteagaz modu perfektuan jo daian hasikeran legez. Gusturago darabildaz silikona gogorrezkoak, eze horreek ez dira desmontetan eta, ganera, ez dabe erropetan egurrezkoek besteko markarik itxiten.
Baina, danatarikoak daukadaz pintzen telazko poltsan. Plastiko hutsezkoak darabildaz trapuak eskegiteko, eta egurrezkoak toalla eta tela lodietarako, eta gustukoenak, samurrenak, gordeten dodaz erropetarako.
Gustu kontuak obsesino bihurtzen dirala eta bakotxak bere zoroaldiak daukazala bere bada kontua: beti topetan dot neure burua pintza jakinaren bila, kasurako, kamiseteari kolore bereko pintzak ipinteko, frakeari kako berde bat ipini badeutsat garriaren alde baten, berdea izan daitela bigarrena bere.
Pintzena mundu bat dala, bai gero! Kordelak daukazan telazko boltsa horreetako baten daukadaz nik, ate baten atzean. Hori bere izaten da beste istorio bat: pintzak gordeteko leku egokia zein ete dan... eze, erropak eskegi behar diran aldi bakotxean poltsa horren bila joan beharra mila bider madarikau izan dot. Bai, badakit bentana-ertzean itxi neikezala, otzaratxu baten, kasurako… Baina beldur nazela ba, handik behera ez ete dan jausiko ha, haizeak botata edo. Eta horrexegaitik dot gurago bentana-ertzean pausatutako pintzaren bat galtzea, kutxa osoa galtzea baino.
Eta beste kontu bat izaten da erropak eskegiteko unean bertan pintzak non itxi edo gorde: hor eukiten dot bat ahoan, bi eskuan ezin erropeari ondo eutsita, baten bat leiho-hegian, baten bat lehenagotik kordeletan lotuta... ez dala, ba, erreza kontua, ez.
Beharbada pentsauko dozue harrigarria dala personeak blog bateko post bat betetea erropak eskegiteko kakoen ganean berbetan… Halan dala ta... bai, bete leike, hori eta gehiago bere: oraindino idazgai dago patioan bizi dan piztiaren istorioa, patiora jausten diren gantxoak (eta kaltzetinak) jaten edo gordeten dituan mamarroarena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!