Arrazakeriaren kontrako egunean, itzulpenaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-03-22 11:13

Arrazakeriaren kontra egiteak itzulpenaren alde egitea dakar ia-ia berez, akabu baten, askotan hizkuntza desbardinekoak izaten diralako gu ez bezalakoak. Itzulpena, zubia dan aldetik, kulturartekotasuna sustatzeko bidea da, bai integrazinorako, bai norberaren ikusmoldeak eta jakintzak zabaltzeko.

Gizabanakoen arrazak euren ezaugarriak baldintzatzen edo zehazten dituala baieztatzen dauen jarrera edo pentsamoldea da arrazakeria, xenofobia; arrazak hierarkikoki katalogau ohi ditu, eta sarri erasoak eragin. Bada, arrazakeriaren kontrako eguna izan zan atzo, aniztasun kulturalean alkarbizitza sustatzeko eguna, alkarren arteko begirunea, onarpena eta errekononozimenduaren alde egitekoa.

Nire eretxiz, arrazakeriaren kontra egiteak itzulpenaren alde egitea dakar ia-ia berez, akabu baten, askotan hizkuntza desbardinekoak izaten diralako gu ez bezalakoak. Itzulpena, zubia dan aldetik, kulturartekotasuna sustatzeko bidea da, bai integrazinorako, bai norberaren ikusmoldeak eta jakintzak zabaltzeko.

Sarri euki dot buruan itzulpen-proiektuak sustatu beharko litzatekezala gure auzo eta herrietan: beste herrialde batzuetatik etorritakoek euren ipuin eta kontuak ekarri behar leukiez bertokoen laguntzeagaz euskerara, eta trukea egin, geureak euren hizkuntzetan kontau dagiezan eurak be; sarri pentsau izan dot horixe izan leitekela alkarlanerako eta integrazinorako modu polita, eta neure burua itzultzaile legez irudikatzen izan dot halango proiektuetan, baina ez da halangorik inoiz subertau, eze, orain arte bestelango itzulpenak egitea tokau izan jat.

Bada, batzutan susmoa daukat hizkuntza-aldaketa hutsak dirala itzulpen horreek: eremu beraren barruan funtzionetako itzulpenak dira, izapideak, arau-betetzeak. Behar-beharrezkoak dira itzulpen horreek bizi dogun egoera linguistikoa kontuan hartuta, ez daukat zalantzarik, baina ez dogu ahaztu behar itzulpena ez dala bakar-bakarrik hizkuntzearen normalizazinorako tresna, eta gogoratu egin behar dogu kulturea zabaltzeko eta hizkuntzen arteko kontaktua errazteko zubia bere badala itzulpena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu