Argitu dau udabarriak!

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-05-10 17:45

Argitu dau udabarriak! Azkenean be.Eguzkiak barre egin deuskun honetan orain urte bi idatzitako kopla batzuk erreskatau dodaz.

Argitu dau udabarriak! Azkenean be.Eguzkiak barre egin deuskun honetan orain urte bi idatzitako kopla batzuk erreskatau dodaz. Ezagun da esakuneak gustuko dodazana, eta batzuk batuta idatzi nituan Artakamaran doinuan Udabarria izenburupean honeek:

Erramuetan kukuak kuku diruz banitu bi zaku! Erramuetan kukuak kuku San Pedrotarako mutu. Martxo-lorea: pirri-lorea, apirilean hobea; maiatz-lorea: urre-lorea, inon parerik gabea. Martxo aldean lainoak laino, noraino ta bertaraino, apirilean elur matazak helduko dira haraino. Gaur erein eta biharko hila, apirila: ekaitz-hila, apirila, elai dantzak mila, apirila, biribila.  Maiatzeko lehen eguna euri, kalamidadea geuri! Etxeko behiak beteko deusku bakarrik kantina erdi. Maiatz euritsu, urte ogitsu; maiatz hotz, urtea motz-motz; maiatz infernu, ekaina zeru; maiatz hotz, ez lasto ez bihotz.  Udabarria bazterrik bazter, ekainean zeru eder; ekainean zeru haizerik ez, uda osoan halaber.Ezin urtean bi udabarri. Zergaitik? Ezetz igarri! Udabarri on, pozez zorion, udabarri, odol barri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu