Animaliak euskal sinbologian (XVIII): txoriak eta aroa

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-05-21 21:46

Urte askotan gura badok bizi, oiloakaz ohera eta txoriakaz jagi!

Txori bakotxaren txio-erritmoen aldaketea, eguneko lehenengo kantua eta akabukoa, udabarrikoa eta udagoienekoa, txorien joan-etorrien eta eguraldiaren arteko loturea... ondo baino hobeto gorde dira hainbat eta hainbat esakunetan: Txoriak goitik, ekaitza behetik; Txoria lur-arras, euria laster; Okilak kantetan, euria atetan; Ezkur urte, uso urte; Mozoloa oihuka, haizea; Egun argitze lausoan, urretxindorra kantuan; Goraka antzarrak, artzaiak egun txarrak.

Inguruko adindunei entzunda dakigu, antzarek, itsastxoriek, edo beste leku batzuetan esaten jaken legez, marieroek, eguraldi txarra dakarrela lurrera sartzen diranean. Itsasgizonen artean bere ezagun da itsastxoriak, gabiotak, badabiz kostaldean, sasoi txarra, tenporala, datorrela.

Baina beste txori batzuri bere begiratuten jaken lehen eguraldiaren barri jakiteko: txinboak etorten hasten ziranean, edo kiñak, negua etorrela esaten zan. Txindorra, barriz, udabarrian dator, eguraldia hobetuten hasten danean; eta, txirta bere eguraldi onaren iragarlea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu