Bertoko paradisuak
2014-08-10 22:52Kafea eta pintxoa. Egunkaria. Udako irakurketea. Gerturatutako lekukoaren berbaldia. Inork zerbitzatutako jatekoa. Bazkalondoa gerizpetan gordetako terrazan (beti itsasoari begira). Arratsaldeko pasinoa berderik berde. Oilasko errea, zerbezea eta musika afaritarako.
Goizaldeko ordubata, hareatza hotz, ura epel, oinek ur-ertza ebagiten dabeneko txipli-txapla baino ez inguruan; eta begirada konstelazinoetan galdu, ezagutu ez arren lagunak izentau eta erakutsita. Kostaldeko freskuran kulunka, goizaldeko pasioaren osteko loa.
Goizeko argitan, hareatza epel, ura hotz, oinek ur-ertza ebagiten dabeneko txipli-txapla baino ez inguruan (eta hondartzako txiringitoa prestatzen dabilen langilearena); eta begirada itsaso zabalean galdu (hondartzea, oraindino huts-hutsik, atzean itxita), izarrek barik batelek irudikatutako konstelazinoetan.
Kafea eta pintxoa. Egunkaria. Udako irakurketea. Gerturatutako lekukoaren berbaldia. Inork zerbitzatutako jatekoa. Bazkalondoa gerizpetan gordetako terrazan (beti itsasoari begira). Arratsaldeko pasinoa berderik berde. Oilasko errea, zerbezea eta musika afaritarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!