Kurasanak eta croissantak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-10-22 13:47   Bertsolaritzea

Txangoa egiten genduan mugaz bestaldera, harako merkatal-zentro handi hareetara, geurean barre egiten dauen behiaren gaztairik ez egoala eta, harako koaderno eder hareek gurean ezin topauta ibilten ginalako edo zer dakit ba nik, urtean bateko mugaz bestaldeko euskal lurraldeagazko hartu-emonari eusteko.

Markek mugak gainditu ditue halango baten eta erraza da sasoi baten han baino ez egozan produktuak hemen be topetea (han eta hemen irakurri daizala bakotxak dagoan lekutik). Baia ondo ezagun da kasu batzuetan marka bardinak errezeta ezbardina daukala herrialdez herrialde: X jogurta urtsuagoa da batean, lodiagoa bestean; Y gaztaia esne gordinagaz egiten dabe baten, esne egosiagaz bestean.

Eta halanda ze, globalizazinoaren eta merkatu librearen sasoian, badagoz mugak gainditzen ez dituen errezetak.

Kurasanak bigunak dira Espainia partian eta croissantak, izenaren soinuari men eginda, kras-kras egiten dabe Frantzia aldean. Errezeta horren sekretua ez dabe mugalariek batetik bestera eroan, antza. Kafesnea Irunen eta croissanta Hendaian erosita, bai ondo.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu