Tira ta tira...
2015-03-14 21:24Eta zer diran gauzak, ezta? Hor noa orain aeroportura bidean, eskuan narruzko maletina eta boltseari tira eta tira, barruan erropea, liburuak, ordenadorea eta beste daroadazala: Tarra-tarraaa, tar-tar-tar-tarra, tarra-tarraaa... Soinean gurutzatuta eroaten diran poltsa horreetako bat? Pentsau bere ez!
Tarra-tarraaa, tar-tar-tar-tarra, tarra-tarraaa, gurpildun zorroan daroaz umeak eskolako liburuak, tira ta tira. Eskolako atera ailegau eta tarrapata-tarrapata-tarrapata gurpilen soinua handitu egin da, horrexek hartu dau ingurua, hamar umetik zazpik edo dakar halango zorroa: tarra-tarra, tira ta tira...
Gure sasoian urten eben gurpildun motxila horreek. Ene eta orgatxuak be baegoazan, norberaren motxilea bera bertan lotzekoak. Baia, ai nork eroan halangorik! Geuretzat lotsagarria zan! Ez neuke jakingo esaten zergaitik zan baia. Amak mila ahalegin eginda bere, halango bat hoba zala leporako, pisu lar eroaten genduala, guk ezetz eta ezetz. Eskolan ondoan jarten zan lagunak halango bat eukan eta erruberak erosi-barritan legetxe eukazan motxileak ikasturte akabuan bere: autobusetik bajatu eta amagaz batzen zanean baino ez eben errubera hareek lurra ikututen. Erruberadun motxila bat? Ezta pentsau be! Guk ez genduan halangorik gura, inondik inora! Modea motxilea ugal bakarretik eskegita eroatea zan, pisu dana sorbalda bakarrean; eta haren faltan, askoz hoba: soinean gurutzatuta eroaten diran boltsa horreetako bat. Maletina egundo bere ez!
Eta zer diran gauzak, ezta? Hor noa orain aeroportura bidean, eskuan narruzko maletina eta boltseari tira eta tira, barruan erropea, liburuak, ordenadorea eta beste daroadazala: Tarra-tarraaa, tar-tar-tar-tarra, tarra-tarraaa... Soinean gurutzatuta eroaten diran poltsa horreetako bat? Pentsau bere ez!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!