Magali eta Hiru Erregeak
2015-01-08 15:36Magiak ez dauka indar bardina ume danakan. Magiak ez dau harridura eta txundidura bera eragiten gure txikiakan.
Hiru Erregeen kabalgatara joan da Magali, amaren eskutik gogor oratuta. Ez dau momentu baten bere eskua lasatu, ez dau pajeek botatako karameluak batzera arrapaladan urten, ez dau eskolako ganerako umeakana jo… Baina adi, oso adi, begiratu deutse gurdiai, erregeei, jantziai, argiai.
Izekorenean hartu dabe etxekoek txokolatea, desfilea akabau danean. Orduan egon da Magali solteago: orduan hasi jako amari kabalgatan ikusitakoen ganekoak itauntzen, orduan atara ditu amak batu deutsozan gozokiak.
Etxera ailegau diranean opariak topau ditu logelan. Karraderan zabaldu eta Hiru Erregeen magiaz blaitu barik, baina, amari itaundu deutso nondik sartu diran Errege Magoak eurenera, esan deutso badaezpada ateko zarrailea aldatu beharko dabela, berak ez dituala erregalu horreek gura, eta itaundu deutso gabaz beragaz lo egin leiken, etxean inor sartzen bada...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!