Matriuska-uriak
2014-12-16 23:06 Euskerea berbagaiMundu bat bestearen barruan, halangoak dira uri handiak, matriuska-uriak. Gogoan dot New Yorkeko egonaldi haretan burutik pasau jatana: auzo txinatarrean bizi osoa emon zeinke, txinatarrez bakarrik jakinda, ingelesik jakin barik, auzotik urten beharrik barik. Eta, Parisen nabilen honetan, uritik urten barik egin leikez bidaiak, mundu zabaleko txokoetara: Euskal Herrira, Indiara, Italiara, Txinara, Japoniara. Auzo bakotxa mundo bat da, kale bakotxa herrialde ezbardin bat. Mundu zabaleko jatetxeek eskaintzen dabe, hasteko, asagoko lekuetako usaina eta zaporea; baina, jatetxeez ganera, jatorri bereko jentea kale bardinen inguruan batzeak eta bertako produktuen dendak zabaltzeak, edo euren hizkuntzetan idatzitako afixak ipinteak, hango jantziak soinean dabiltzela ibilteak eurenera bidaiatzen laguntzen dau.
Eta, azken baten, horixe da uri handi bat, bidaiarako uri bat, ez etorkinak eta bertokoak ezbardintzen dituen uri bat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!