Azokako bordatuak
2014-12-05 22:08Aurten be ezingo dot azokara joan.
-ÂAurten be ezingo dot azokara joan.
Barikuko merkatura, plazara, esan gura dozu?
Ezpa, AZOKA-ra, Durangoko azokara.
Tirozu, esku-eskura daukazuz-eta han lortu zeinkezanak.
-ÂBai, baina kontua giroa da, argitaratzaileakaz berba batzuk egitea, Ahotseneatik pasauta aurkezpenez gozatzea, unibertsidadeko ikaskide ohiak topatzea, poetak, kantariak, kulturetak…
-Â Folklorika hutsa zara.
Bai, egia da, ez dot kontrakorik esango. Urtean urteko saltsa hori gogoko dot bai, urtean behin ondo dago.
-ÂBetikoak egongo dira han.
Eta horixe gusteten jat. Han egongo da Berri Txarraken disko barria saltzen dauan standa lehertu beharrean! Erakundeenak hutsago (egutegiren bat oparitzen ez badabe, behintzat). Eta, Igelako standean, barriz, Xabier Olarra, eskuak mahaipean, beharrean.
Beharrean? Itzulpenen bat aurreratzen? Ulises txiokatzen? Azken orduko inprenta-probak zuzentzen azokaren azken egunean ailegauko dan liburu-sortarako?
-Â Ezetz ba, bordatzen dabil.
Bordatzen?
Bai, horixe da orain azkenengo moda. Perec-egaz dago orain tematuta, besteak beste. Eta akabuko modea Perec-en poemak bordatzea da. Berak nobelak berritzuliko ditu, baina gurutze-puntuan. Letra bakotxa kolore bat. Bokalak Rimbaudek poema haretan esan eban legez: A: baltza; E: zuria; I: gorria; U: berdea; O: azula. Holantxik:
Â
Â
Ederra itzultzaileen moda barria: josi ta josi, josi ta josi...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!