Garbigailuak, ikuztegiak eta labanderiak
2014-10-13 20:38 MusikeaNik ez daukat akorduan, baia, antza, etxeko garbigailuagaz umetan eukitako lehenengo esperientzietako bat makinearen erruletea mobidu eta tenperaturea aldatuteagaz batera etxekoon erropak hondatu izana da.
Herrian ikuztegi bat ipini eben halango baten, tintoreria bat, eta orduan ikasi neban garbitzearen sinonimo zala ikuzi berbea.
Ama etxetik falta izan zan baten baten ipiniko neban lehenengoz garbigailua. Aurretik ondo zehatz eta mila bider azaldu eustan: koloredun erropea batetik, erropa zuria bestetik (orain erropa baltzak eta ilunak be aparte doaz!), halango programea halango erropatarako!, ez igon inoz halango tenperaturatik gora! Bla, bla, bla
Neure airera erabili izan dodaz orain arteko etxeetako labadorak, atea albo baten zein ganean eukenak, jarraibideak espainolez, frantsesez zein ingelesez ekarrenak.
Eta, halango baten, etxean garbigailurik ez eta labanderira joan behar, antxina errekara joiazan andrak lez. Erropak zakuan gorde eta, kalean gora, kalean behera, harako labanderiara sartu, txanponak batetik, xaboia bestetik, buelta eta buelta, eta sekadorea. Asko dira labadorearena alkartzeko darabilenak: astean baten batzen dira labanderian. Nik neuk, gurago dot jente gitxi dabilenean, labadoreari itxaron artean, ogia jan eta teleibsinoa ikusi barik, zeozer irakurteko, inork molestau barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!