Zertarako berba gehiago?

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   eretxia
Horixe da, irakurle, gaur hasitako nire ibilbidearen helburua. Lortu ala ez, aparau ala huts egin, denporeak esango dau. Mila esker, irakurle, bidaide izatearren. IƱaki Atxutegi

Irakeko gerrea eta urre baltzaren balioa

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   eretxia
Hau guztia irakurrita, oso erraz aitu daitekez gerra honen benetako arrazoiak; milaka miloe dolar jokoan dagoz eta AEBk zein Britainia Handiak argi eta garbi dabe euren multinazionalen interes ekonomikoen alde egingo dabena, besteak beste Espainiako PPko gobernua lako konparsakaz batera. Hori bai, guztia askatasunaren eta demokraziaren izenean, baina herritarron eretxia kontuan hartu barik. Bien bitartean, Frantzia, Errusia eta Alemania enbarazu egiten ahaleginduko dira, une honetan Irakeko petrolio merkatuan daben nagusitasuna babestu edo, besterik ezean, pastela bananduteko akordio onuragarri bat lortzearren ...

ALKARTASUNA EUSKALDUNON EGUNKARIARI

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   eretxia
Bizkaie!, Bizkaierazko Aldizkari Elektronikoak alkartasun osoa adierazo gura deutso Euskaldunon Egunkariari eta auzibide hori ahalik eta arinen konpontzea eskatzen dogu. Danok gara Egunkaria! Bizkaie!

Hikikomoriak, Japoniako gizartearen ispilua

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   eretxia
Hikikomoriaren alderdirik ilunena Japoniako gizarteak hikikomoria gero eta hobeto onartuagaitik be, sindrome honen biktimak bizimodu arrunta aurrera eroateko gauza ez diran ezkero, etsita sentiduten dira eta horrek ekintza gogorrak egiten bultzatu ohi ditu. Orain dala urte bi, 17 urteko gazte batek bere gelatik urten, autobus bat bahitu eta bidaiarietariko bat hil eban. Beste batek ume bat bahitu eta bederatzi urtean preso euki eban bere gelan. Hikikomoriak jotako seme-alabak dituen gurasoei laguntzeko taldeetako sortzaileetariko batek, Masayuki Okuyamak, 15 urteko semea behartu ...

Prestige, iragarritako hondamendi ekologiko baten kronikea

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   eretxia
Oraingo egoerea Euskal Herriko itsasertzean eta aurreikuspen ezkorrak Azken aste osoan Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetara Prestige-ren fuel orioa heldu da. Eta azken egunetan lehenengoetan baino gehiago. Ganera, itsaso parean orban baltz piloa ikusten da (5, 10, 15 zentimetrokoak, bai eta 20-30 zentimetrokoak be). Asturiasen ondoan beste 3.000 tona (50 kilometro luze eta zabal dan orbana) dagoz eta leitekeana da datozen egunotan heltzea. Bien bitartean, fuel-orioa batez be Bizkaiko hondartzetara ailegau da. Batzuetan, metro bateko fuel-olio orbanak topau ditue; Azkorri ...

Torre biak, Eraztunaren Jaunaren bigarren zatia, ilun bezain ikusgarria

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   eretxia
Zer edo zer izatekotan, epopeia fantastiko batek sinisgarria izan behar dau. Dana dala, hiru orduetan helburu hori neurri berean betetea gatx-gatxa da eta holan, ez da harritzekoa, narrazinoaren ibilbidea batzuetan desorekatzea; edozelan be, 'Torre Biak' filmak sakontasun, sendotasun eta bikaintasunari eusten deutso. Kalidade handiko produkzinoa da, diseinuak, indar dramatikoak, erritmo neurtuak eta interpretazino bikainek erakusten deuskuen legez. Abenturea giro ilun eta beliko batean garatzen da. Eta hutsuneak hutsune, lan bikain honek emozinoa, indarra eta bizitasuna batzen ditu. Joseba Terreros

Erosketak eta Gabonak, norbera gaixotzerainoko koktela

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   eretxia
Nartzisismoa Erasoa ez da hortxe amaitzen. Erosketak egiteko guztiok dogun bat-bateko jokaera bizi eta gogor horrek kontsumoaren lehenengo postuan ipini dau jantzi, bitxi eta osogarrien salmentea. Nartzisismo honek zuzeneko zerikusia dauka gastuagaz, ahalik eta ondoen eta ederren apaintzeko gogo eutsiezina sentiduten dalako. Zale honeentzat modan egotea gauzarik zoragarriena da eta bizipozik handiena emoten deutsena. Nartzisismoan sarturiko persona mueta honeek ez dabe zahartzaroa onartzen, ez eta edertasunetik urruntzen dituen aldaketak be. Persona honeetariko batzuek gauzarik preminazkoenak erosteari itxi eta diru guztia ...

Kalean be ezin erre

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   eretxia
Honaino Tokion hartutako neurri harrigarri baizen bitxi honen ganeko kontakizuna. Hemendik aurrerako guztia horrelako arauek dakarguen filosofia onartzean eta horren inguruan hausnartzean datza. Lege zorrotz eta baztertzaile mueta honeen atzean norberaren askatasuna dago jokoan; gaur kalean erretea izan daiteke eta bihar-etzietan ulea urdinez pintetea edo alkandorea kanpotik atarata eroatea. Hori bai, guztion mesedetan hartutako erabagia izango da. Joseba Terreros

Metroa eta tranbia, Bilboko gidari isilak

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   eretxia
Honezkero, abenduan tranbia martxan ipinten danean, Bilbon bertan topau ahal izango dogu Amsterdam, Paris, Erroma edo Londresen moduko uriek gogoan itxi ohi deuskuen irudia; gure uriburua eta, horregaz batera, Bizkai osoa, aurrera doazen seinale. Joseba Terreros

Boteretsu eta aberatsen hilezkortasuna

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   eretxia
Edozelan be, Patarroyok bereari eusten deutso laborategi barrian. Bitartean, 900 miloe lagun desnutrizino kronikoa jasan beharrean dagoz, bitamina eta proteina falteagaitik. Ez daukie oinarrizko botikarik, suerorik edo txertorik. Munduan ehunka mila persona katarro arrunt baten ondorioz hilten dira eta 50 herrialde preminarik gorrienean dagoz. Eta hau guztia, zoritxarrez, ez da demagogia merkea, errealidade gordina baino. Joseba Terreros

Amazonas, aurrerapenaren arrisku larriaren pean

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   eretxia
Euclides da Cunha idazleak Amazonasen ganeko apologiarik ederrenetariko bat idatzi eta mende bat geroago, Brasilek arrazoia kendu gura ei deutso. Hemeretzi miloe persona bizi dira perturbazinorik txikerrenaren ondorioz desegiten dan oihan hauskor honetan, eta zortzi mila kilometro asfalto horreek oihan erraldoi honen azken hatsen hasikerea ekarri leikie. Holan pasetan bada, Euclides da Cunha idazlearen aitamen hau galdutako iragan baten irudia baino ez da izango: 'Gizakia hemen guztiz arrotza da. Inork ez eutson itxaroten eta inork ez eban gura, baina ailegau ...

Artzantzearen etorkizuna kolokan?

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   eretxia
Dionisiok ez dauka arrantxorik, baina bai 300 behi, mila ardi eta lau zaldi. Tomalesetik milia bira bizi da, egurrezko etxe baten; alderdi batetik Ozeano Barea ikusten dau eta bestetik mendiak. Horrek guztiorrek Euskal Herria ekarri ohi deutso gogora. Urtebetean multinazional baten arpegia izan da. Publizidade arpegi bat izan da eta horrek miloe bat dolarreko saria emon deutso. Amerikar amesa, kasu honetan, bete egin da. Joseba Terreros

'Road to perdition': aitaren burrukea semea galbiderantz abiatu ez daiten

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   eretxia
Film honek merezidu dau; bilbea ez da oso originala, baina bai interesgarria; aktoreen jarduna bikaina da eta erabilitako estetikea eta zinematografia zoragarriak dira. Baietz Oscar bat baino gehiago irabazi. Joseba Terreros

Islamismoaren gakoak

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   eretxia
Muturreko adibideak Afganistan izan zan 'jihad' horretan gorengo mailara ailegau zan herrialdea. 1989an, islamismoaren aurrerapenaren bidea ixteko hamar uteko inbasinoaren ostean, sobietar gudarosteak alde egin behar izan eban, gerrilla islamista batek irabazi ostean. Horren ostean, FIS alderdiak udal hauteskundeak irabazi zituan Aljerian; 1992an, ostera, herrialde honetako armadeak estadu kolpea emon eban islamismoaren garaipena ebitetako. Aljeriako esperimentuaren amaiera horrek erradikalizazino bikotxa ekarri eban. Batetik, mundu islamikoko gobernuen erradikalizazinoa, ateak zabaldu ezkero, hauteskundeak galduko zituela pentsau ebelako. Bestetik, islamismoaren sektore askoren erradikalizazinoa ...

Eguzkia bai, baina babes barik ez da komenidu

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   eretxia
Honako honeek, beraz, eguzkitan egoteko eta hondartzan arazo barik ibilteko hainbat gomendio. Gogoan izan, osasuna jagotea kolorea hartzea baino askozaz garrantzitsuagoa dala. Halandaze, hareatzatik baltzituta etorri gura badozu, zure azalaren araberako babes maila egokia erabili. Ganera, ez ahaztu sorosleak guztion onerako beharrean dabilzan beharginak dirana eta errespetua zor jakena. Egin kasu eta ez jatzue damutuko. Joseba Terreros

Butroiko gaztelua, denporearen erlojua gelditzeko bidaia

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   eretxia
Gaur egungo gaztelua Asaotik adituta, Butroik munduko beste edozein tokian irudikatzeko moduko koloreak eta ezaugarriak hartzen ditu. Beharbada, Alemanian, Rhin-aren ondoan egoteko moduko eraikina da, edo Frantziako Benelux-ean. Gaztelura hurreratu orduko, historiaren erlojua gelditu egin dala emoten dau. Eta behin sarrerako atea igarota, kanpoan lagatako mundutik aldentzen garala igarten dogu. XIII. mendeko butroitarrek egindako jatorrizko gaztelu horretatik, egurrezko torreak euki ei zituan horretatik, maitasunez gordetako formak daukazan eraikin dotore batera pasetan gara. Barruan, denporan zeharreko ibilbidea ondo be ondo islatzen ...

Kirola eta orduetan jatea, kilorik ez hartzeko gakoak

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   eretxia
Horrenbestez, bi dira sobrako kilotxu horreek hartzeko arrazoi nagusiak: ariketa fisikorik ez egitea eta desorduetako mokaduak. Jakina, horri konponbide egokia topeteak ez dau emoten lar gatxa danik, baina kontsumoaren eta jarduera sedentarioaren alde egiten dauen gizarte honetan oso gatxa izaten da lagunarteko giroan pintxoren bati, kaferen bati edo garagardoren bati uko egitea edota, beharlekutik urten ostean, praka laburrak jantzi eta arineketan joatea. Edozelan be, bizitza honetan ez dago ahalegin bako irabazirik, eta gorputz lirain, mehar eta sendoari eutsi gura badeutsazue ...

Globalizazinoa, gizateriaren galgarria edo salbatzailea?

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   eretxia
Honaino, beraz, globalizazinoaren aldeko eta kontrako zertzelada batzuk. Ez dakigu etorkizunak zer ekarriko deuskun, aurreikuspen guztietan gauza seguru bakarra topau geinkelako, aurreikuspenak besterik ez dirala eta huts egiten dabela. Bien bitartean, ekonomiaren egituraketearen eta teknologia barrien ondorioz, globalizazinoaren prozesua sendotu eta indartzen doa eten barik. Ondorioz, planetearen ertz baten pasetan danak beste ertzari eragiten deutso, onerako zein txarrerako. Joseba Terreros

Zerbitzu barriak, ogibide zaharrak

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   eretxia
Gizartea abiada bizian aldatzen doa, hainbat kasutan betiko ekanduak iraultzeraino. Orain dala hogei urte inori ez jakon bururatuko txakurra paseoan eroateagaitik, entxufe bat aldatzeagaitik edo etxean lez bazkaltzeagaitik pagetea. Gaur egun gizarteak berak sortzen dauz horrelako hutsuneak, irudimen apur bategaz, gerora lanpostu bihurtu leitekezan hutsuneak. Joseba Terreros

Galaxietako gerrearen II. kapitulua, 'Klonen Erasoa', pantailan eztanda egiteko prest

Bizkaie! 2002-06-01 00:00   eretxia
Ziberespaziotik ibilalditxua Ziberespazioan 'Galaxietako Gerrearen' inguruko informazinoa topetea zeregin nekagarria izan leiteke, istorio honen ganeko guneak larregi diralako. Eta ez da harritzekoa, istorio honen jarraitzaile kopuru ikaragarri handia hartzen badogu kontuan. Gauzak apurtxu bat errazago egiteko, hona hemen George Lucasek sortutako unibersoan ez galtzeko web orrialderik gomendagarrienen aukeraketea. Jantzi praka espazialak, igon espazio ontzira... eta indarrak lagundu deizuela!. Orrialde ofizialak Starwars.com http://www.starwars.com/ Galaxietako Gerrearen istorioaren orrialde ofiziala da. George Lucasek ahalegin handiak egin ditu zale eta ...