Aznar Saharan egongo da alkartasuna adierazoten. Arazoa konpontzeko balioko ete dau?
2005-08-05 00:00 eretxia
Iñaki Atxutegi
Armairutik epaitegira
2005-07-22 00:00 eretxia
Esaten neban normaltasunerako bide luzea falta jakula. Sarri askotan, lagunartean edo txisteak kontetako orduan, badagoz oraindino homosexualidadearen ganean errespetu bako pasadizoak. Ez dogu pentsetan gure inguruan dagoan nonor, laguna, familikoa, lankidea... mindu egin geinkela holako kontuakaz.
Egoerea normalizetako bidean, homosexualen kolektiboek ezkontzarako eskubidea aldarrikatu eben. Izatezko bikotea eratu ahal izatea pausu garrantzitsua izan zan, duda barik, baina ez azkena.
Kontserbadoreak eta, batez be, Eleiza Katolikoa kontra agertu dira. Homosexualei errespetua zor jakela aldarrikatu eben, baina ezkontzearena gehiegizkoa zala uste dabe ...
Barriro be ‘matrakea’
2005-07-15 00:00 eretxia
Ez da bardina PSOEri esker ala EHAKri esker aukeratua izatea politikea egiteko orduan. Ezker abertzaleak hareen politikea egiteko beste aukerea bat eskaini eutson Ibarretxeri. Bere izena daroan Plana bertan behera geratu bazan be, haren ildo nagusiak behin eta barriro agertu ziran Ibarretxeren berbaldian zehar. Ez dau emoten, beraz, Espainiako prentsan agertu dan ‘traka-traka, gora matraka’ amaitu danik. Oraindino Euskadi eta Espainiaren arteko erlazinoa aldatzeko asmoa eta borondatea agertu dau lehendakariak.
Garai interesgarriak dira honeek. Hauteskundeetatik lar ondo urten ez bada ...
Galiziako hauteskundeak eta PPren oposizino pankarteruak Euskadin eraginik izango ete dabe?
2005-07-01 00:00 eretxia
Iñaki Atxutegi
Ardura deusku Uzbekistanen jazotakoak?
2005-06-10 00:00 eretxia
Independentzia esaten dogu, baina ez dogu esaten askatasuna lortu ebenik. Sobiet Batasunetik sortutako errepublikak ez dira ezelan be herrialde demokratikoak. Lantzean behin jatorkuzan barrien arabera, errepublika honeetan errejimen autoritarioak dagoz indarrean (‘indarrean’ berbeak zentzu bi daukaz). Diktadore sobietarren modura, bertoko agintariek be ez dabe ezelako errespeturik euren herritarrakazko. Holan, ez da harritzekoa lantzean behin protestak izatea errepublika horreetan.
Orain gitxi jakin izan dogu Ukranian eta Kirguizistanen matxinadak izan dirala gobernuen kontra hauteskundeetan iruzurra egin izan ebelako. Turkmenistanen eta Bielorrusian oso ...
Legebiltzar gobernauezina eta berba egiteko beharra
2005-05-06 00:00 eretxia
Gauzak holan dirala, Jaurlaritzarako gehiengoa osotzea ez da lan samurra izango, 38 zenbaki magikoraino heltzeko gauza harrigarriak egin beharko dira eta. Orain arteko Jaurlaritzako hirukotea ez da nahikoa. Eta ez da nahiko izango Aralar gehitzea batzuek gura eben modura. Beraz, gehiengoa osotu ahal izateko, EHAKren ala PSOEren arteko aukeraketea egin beharko dabe koalizinoko alderdiek eta Ibarretxe lehendakariak.
Holan esanda erreza emoten dau, baina gogoratu daigun Jaurlaritzea baino gehiago dagoala jokoan legealdi honetan. Bat ala bestea aukeratzeak ondorio politikoak daukaz. Sozialistakaz ...
Aita Santuaren heriotzea eta komunikabideak artaldeka
2005-04-29 00:00 eretxia
Seguruenik, urteko barririk garrantzitsuenetako bat da Aita Santuaren heriotzea, duda barik. Harrituta eta, lantzean behin, haserratuta ikusi dot komunikabideek ataratako informazino uholdea. Apustu egingo neuke komunikabide askok orain denporea egindako txosten, biografia eta balorazinoak atara dabezala euren "hozkailuetatik”. Hau da, personaje ospetsuak euren azkenetan dagozala jakinda, badagoz zeozelako aurrerapenak egiten dabezanak. Personajeok hilten diranean, gordetako materiala kaleratzen dabe arin. Biografia eta balorazino hotzak dira honeek, konpromiso hutsez egiten diranak.
Bat nator informazinoa emotegaz, zelan ez. Danok jakin gura izaten dogu ...
Espainiako demokrazia, Estadu Batuetakoaren parean
2005-04-08 00:00 eretxia
Ez dakit nik Espainiako sozialistentzat zer esanahi daukan eskubide berbeak. Nire ustez, gero eta gatxagoa da parte-hartze politikorako eskubidea bermatzea Euskadin. Zenbat dira dagoeneko politikan parte hartzeko eskubiderik ez daukienak. Begi bistan dago gure herri honetan indarkeriagaz ‘zerikusia’ daukan giza multzoa gero eta handiagoa dala. Milaka lagunen ibilbide politikoa ikertuko da. Horreek danek euren eskubideak mugatuta eukiko ete dabez aurrerantzean? Eta ganerako alderdi politikoetako militanteek, ezker abertzale ofiziala kenduta, sinatu badabe, alderdi horreek be ilegalizau egingo ete dabez? Hau zoramen ...