Athleticek krisian jarraitu ezkero, ondorio larriak
2005-12-16 00:00 eretxia
Hainbat gauza aldatuko litzatekez hori pasau ezkero. Bizimodua goitik behera aldatuko litzateke Bizkaian. Hainbat kontutan igarri egiten da Athleticen eragina gure artean. Orain arte, behintzat. Baina ez dakit nik bigarren mailako Athletic bategaz eraginak bere horretan jarraituko leukean. Esate baterako, ez dot uste nik Athleticek horrenbesteko jarraitzaile izango leukezanik. San Mameseko armailetan jarraitzaile gitxiago ikusiko geunke, segurutik. Arerioak be bigarren mailakoak izango litzatekez. Taldean dagozan jokalari batzuk be beste talde batzuetara joango litzatekez bigarren mailako soldatakaz bizimodua atara ezinda. Zelai ...
Epaiketa baino gehiago
2005-12-09 00:00 eretxia
Esan izan dot iraganeko kontuak zirala horreek holantxe dalako. Egoerea guztiz desbardina da. Madrileko gobernua ez da Aznarrena, nahiz eta horreenbeste kontutan aje zaharrak ganetik ezin kendurik dabilzan. Ezker abertzaleak be beste bide bat hartuko dauela emoten dau. Epaitutakoentzako, ostera, ez dago oraindino aldaketarik.
Ondorengo asteetan jazoko danak zerikusi handia izango dau bake prozesuaren ibilbidean. Baten batek esango deust justiziak hareen bidea hartu behar dauela eta ez dauela politikeagaz zerikusirik izan behar. Arrazoia izango leuke holan pentsetan dauenak. Halanda be ...
Legebiltzarreko mahaikideen kontrako epaiketea: garai barriak hasi dira?
2005-11-18 00:00 eretxia
Iñaki Atxutegi
Alderdi Popularra Estadu Batuetako errepublikanoen antza hartzen hasi da
2005-10-14 00:00 eretxia
Iñaki Atxutegi
Komunikabideek ez dagiela prozesua pikutara bialdu
2005-10-07 00:00 eretxia
Argi dago komunikabideak garrantzitsuak dirala Espainiako eretxi publikoa norabide batera eroateko orduan. Hemengo herritar gehienek uste dabe indarkeriaren arazoa mahai baten inguruan amaituko dala. Hain zuzen be, kontrako eretxia saldu izan dabe urteetan Espainian, hau da, poliziaren bidez posible zala ETAgaz amaitzea. Horri bueltea emotea ez da, gero, lan erraza izango.
Apurka-apurka beraz, eretxi hori sustraitu egin beharko da Espainian. Espainiarrek be begi onez ikusi beharko dabe indarkeriagaz amaitzeko negoziazinoa nahitaezkoa dala. Alderdi Popularra eta honek kontroletan dituan komunikabideak aurrean ...
Bilerearen konturik garrantzitsuenak esan ez deuskuezanak dira
2005-09-30 00:00 eretxia
Iñaki Atxutegi
Personak baino gehiago galdu doguz
2005-09-09 00:00 eretxia
Guardia Zibila Espainian eta Euskadin zer dan badakigu. Orain dala egun gitxi jakin dogu Lauaxeta olerkari euskalduna Benemeritakoek afusilau ebela. Zenbait komunikabidek datu hau ‘ahaztu’ egin dabe. Zibilon logika eta militarizautako poliziarena ez dira berberak, antza. Polizien lanaren ganeko kritika egitea terroristei laguntzinoa emotea ei da. Horrexegaitik uste izan eban baten batek logikoa zala Roquetasen jazotakoaren ganean informazino osoa ez emotea. Horrexegaitik zan logikoa Juan Martinez Galdeanoren hilketearen errua berari botatea. Demokraziagaz zerikusirik ez daukan logikea.
Mentalidade bera ikusi dogu ...
Baionako tangea eta askatasuna
2005-09-02 00:00 eretxia
Tanga, tango ala tongo, hori astrapalea! Hegoaldekooi atoan etorri jakun burura epaile haren ebazpena, minigonearena, hain zuzen. Gogoan izango dozue ‘pentsakera zabaleko’ epaile espainiar baten eretxiz, eraso sexualak justifikagarriak ziran (edo ulertu leitekez) neskak era probokatiboan jantzita ibili ezkero.
Orduan oso erraza zan burla egitea epaileari. Iji eta aja matxoman espainiarraren bizkar. Barre guztiak jan behar izan doguz. Alkate frantziar bat (Iparraldekoa, bai, baina bere burua frantziartzat jotzen dau) mentalidade bardinagaz urten jaku. Andrak galarazota daukie gura daben moduan ibiltea ...
Soberanotasuna Europan?
2005-08-26 00:00 eretxia
Ikusi izan dogu BBVA bankuak Italian izan dituan trabak Banca Nazionale del Lavoro erosteko. Nor eta Italiako gobernua, arau europarrak alde batera itxita, berarenak eta bi egiten ibili da erosketeari trabak jarteko. Non geratzen da kapitalak mobiduten ixteko ustezko askatasuna?
Horrezaz ganera, gogoan izan daigun aurrekontu publikoaren ganeko Europako araua apurtu ebela estadu batzuk. Honeen arabera, galazota egoan Barne Produktu Gordinaren % 3ko defizita baino gehiago izatea. Frantziak, Alemaniak eta Italiak gainditu egin dabe muga hori eta instituzino europarrak ez dira ...