Personak baino gehiago galdu doguz
Guardia Zibila Espainian eta Euskadin zer dan badakigu. Orain dala egun gitxi jakin dogu Lauaxeta olerkari euskalduna Benemeritakoek afusilau ebela. Zenbait komunikabidek datu hau ‘ahaztu’ egin dabe. Zibilon logika eta militarizautako poliziarena ez dira berberak, antza. Polizien lanaren ganeko kritika egitea terroristei laguntzinoa emotea ei da. Horrexegaitik uste izan eban baten batek logikoa zala Roquetasen jazotakoaren ganean informazino osoa ez emotea. Horrexegaitik zan logikoa Juan Martinez Galdeanoren hilketearen errua berari botatea. Demokraziagaz zerikusirik ez daukan logikea.
Mentalidade bera ikusi dogu Britainia Handiko poliziak erakutsitako jokabidean. Hasieran, Jean Charles Menezesen jarrerea susmagarria ei zan: korrika joan zan igesi, beroki susmagarri bategaz ebilen uda partean, atzerritar itxurea eukan… Dana guzurra zan. Ez deuskue oraindino esan zergaitik aukeratu eben Menezes zazpi tiro emoteko. Era berean, ez deuskue oraindino esan zergaitik jo eben Juan Martinez Galdeano zazpi lagunen artean.
Sartaldeko gizarteak giza eskubideetan dagoz oinarrituta eta badagoz muga batzuk poliziek gainditu ezin dabezanak. Eta muga horreek pasetan diranean, gure gizartearen ezaugarri garrantzitsuak galtzen doguz: personen dignidadea eta instituzinoen ganeko konfiantzea. Eta hori galdu ezkero, zerk bereizten gaitu?
Iñaki Atxutegi
Juan Martínez Galdeano eta Jean Charles de Menezesen izenak ezagutu doguz azken egunotan. Euren zoritxarrerako. Ez eben alkar ezagutu, baina zelan hil diran jakiteak mindu egin gaitu.
Galdeano espainiarra zan. Menezes brasildarra eta Britainia Handian egoan beharrean. Juan nekazaria zan. Jean Charles elektrizistea. Biak hilda dagoz. Hil ziran momentuan biek izan ebezan poliziak inguruan. Hasieran, biei leporatu eutseen euren hilketen errua. Kasu bietan ahalegindu ziran poliziak hilketen nondik norakoak ostututen. Gizon honeen hilketak ez ziran kasualidadeak izan.
Sarritan sustoa hartzen dot albisteak entzun edo irakurten dodazanean eta Ertzaintza ‘polizia autonomoa’ dala esaten dabenean. Polizia autonomoa baino gauza arriskutsuagorik ez dagoalako! Herri demokratikoetan, botere zibilen agindupean egon behar dabe poliziek. Zuzenagoa izango litzake ‘polizia autonomikoa’ esatea, ezta?
Azken boladan ikusi dogu seguridadea atxakia legez hartuta, gehiegikeriak egiten dirala hainbat lekutan. Terrorismoaren kontra burrukatu behar danez, dana da posible. Epaileek, ejerzitoek eta poliziek zeozelako baimena daukie eta gizakioi zor jakuzan askatasunak bigarren plano batera pasetan dira. Mentalidade horren ondorioak dira komentetan doguzan jazoerak.