Sukaldariak eta zerga iraultzailea: kazetaritzearen oinarri profesionalak ahaztuta
2004-11-05 00:00 eretxia
Kontu zaharrak dira honeek, zoritxarrez, hortik dabilzan horrenbeste kazetari orojakintsu eta harroputzentzako. Gaur egun notizia emotea da inportantena, ale gehiago saltzeko, entzule edo ikusle gehiago eukiteko eta sariak irabazteko. Benetako kazetaritzearen eredu gitxi daukaguz gure inguruan eta euskal gatazka politikoa tartean dagoanean, are gitxiago.
Iñaki Atxutegi
Hauteskunde giroko eztabaidak: ikuskizun amerikarra
2004-10-29 00:00 eretxia
Ikusle asko izan dabez gure artean Estadu Batuetako hautagaien arteko eztabaida bero horreek. Gehiago horreen ganeko informazinoek. Bai USAn bertan zein atzerrian, asko izan dira (gara) eztabaiden nondik norakoak ezagutu gura izan doguzanak. Batez be jakin gura dogu nork irabazi dauana eta ia behingoz "gure" hautagaiak aurrea hartzen dauan inkestatan.
Gure artean erraztasun handiz kritiketan doguz amerikarrak, euren bizimodua eta euren jokabide politikoa, baina egia da politiko amerikarrak eztabaidatan aurpegia emoten ohituta dagozala. Gu oso harro gagoz euskaldunak eta europarrak ...
Eskolea infernu: Jokin gogoan
2004-10-22 00:00 eretxiaMemoria apur bat egiten, nire eskola-denporak etorri jataz burura. Eta onartu egin behar dot lantzean behin nik neuk be une ez oso goxoak bizi nebazala. Umeek ez dabe begi onez hartzen desbardina dana, eta lar altua, lar txikia, lar lodia edo lar argala danak bere ingurukoen eztenkadak jasan behar izaten dauz. Honeek ez dira, ba, kontu barriak. Desbardina danagaz krudelak izaten dira umeak (baten batek esango deust nagusiak ez garala hobeak). Ez dogu askorik aurrera egin "Espainiako transizino"aren garaiko ...
Haiti: pobreziaren ondorio bildurgarriak
2004-10-15 00:00 eretxia
Orain urte batzuk taberna baten komuneko atean irakurritako mezu batek zer pentsau emoten deust: "Ez da pobrezia pobreak hilten dituan bakarra, pobreziaren ondorioak baino". Eta ez dau arrazoi faltarik pintadeak. Herri aberatsetan ekaitza, lurrikarea, uriolea, sute eta bestelako jazoereai aurre egiteko azpiegiturak egoten dira. Herri pobreetan ezbehar horreek kalte handiagoak eragiten dabez azpiegitura eskasaren ondorioz.
Horrexegaitik barregarriak da Zapateroren berbaldia Nazino Batuen egoitzan. Ez dago bape txarto berba borobilak munduko mandatarien aurrean esatea. Batzuen kontzientziak lasai geratuko dira, baina berbek ...
Zapaterok La Navalen ganean esandakoa sinisgarria ete?
2004-10-08 00:00 eretxia
Diru kontuak oso labankorrak dira, bai, baina are gehiago politikeagaz nahastauta dagozanean. Oraindino akordetan gara zelan orain urte batzuk Euskalduna zarratu eben beste leku batzuetako ontziolen mesedetan. Historia errepetidu egiten da. Orain Izar erakunde publikoko ontziolak multzo bitan banatu dabez. Batzuk sail militarrera pasauko dira eta hor egotearren diru-laguntzinoak hartu ahal izango dabez. Besteak, ostera, ontziola zibil legez mantenduko dira, konpetentziari zabalduta. Etorkizunean eukiko dabena argi dago: birmoldaketea, hau da, lanpostu galerea eta pribatizazinoa ala enpresea zarratzea. Galderea berehala jatorku ...
Azken Arzalluzkadak zer pentsau emoten dau
2004-10-01 00:00 eretxia
Ez dakigu benetan (edo nik behintzat, ez dakit) Espainiako gobernua eta ETA erakundea berbetan badabilzan ala ez. Baina jakin badakit ETAk indarkeria bertan behera itxi dagian nonork nonogaz berba egin beharko dauala. Eguneroko ogia dira diskurso ofizialak, Madriletik etorri eta buru barruan sartu jakuzanak: “Berbarik ez indarkeria dagoan bitartean”. Baina diskurso honeek ez dira praktikoak arazoa konpontzeko.
Nire ustetan, indarkeria ez da 'beste barik' amaituko gure herrian. Zelan edo halan, mahai ganean edo mahai azpian, berba egin beharko da armakaz ...
Athletic-en hauteskundeak gori-gori eta ez zuri-gorri
2004-09-24 00:00 eretxia
Aurreko artikulu baten esan neban interes handiak dagozala gure futbol taldearen atzean. Azken aldi honetan argiago ikusi dogu, eta hautagai jakin baten alde (ala baten kontra) apustua egin dau egunkari honek. Apustua, nire ustetan, ez dago lekuz kanpo. Apustuak zelan egiten diran izan beharko geunke gogoan, danak ez dau balio eta. Ez dot uste El Correok emondako informazinoa barria izango zanik. Argiago esanda, informazinoa gorde egin da momentu egoki batean emoteko. Eta zein da momentu egokia? Ba hauteskunde kanpainan informazinoak ...
Joku Olinpikoak: kirola eta zilborra nahastetan diranean
2004-09-17 00:00 eretxia
Bestelako kontu bat ekarri gura neuke gogora. Gogoan izan daigun frantsesak edo amerikanoak kirol kontuean aitatzen doguzanean, txobinistatzat edo harroputz legez hartzen doguzana. Esate baterako, Tourrean, txirrindulari frantsesei bakarrik egiten deutsie kasu. Estadu Batuetan be izarrak eta marrak baino ez dabez ikusten kirolean (bueno, ez kirol kontuetan bakarrik).
Espainiako hamaikatxu esatari eta eretxiemoileen aldetik hamaika aldiz entzun dogu euskaldunak eten barik gagozala gure zilborrari begira. Nazionalistak gara, zilborkeriaren pekatuan jausten gara eta ez dakigu gauzak zabaltasunez ikusten. Hara, begira zelan ...
Entsalada zuri-gorria: guk uste baino osogai gehiago platerean
2004-09-10 00:00 eretxia
Esaldi ederrak esaten dira futbolaren ganean. Ideologien ganean ei dago futbol zaletasuna. Futbola kirola ei da. Hau eta gehiago dinoskue, baina kontu honeek ez dira guztiz zuzenak. Futboletik be ideologia egiten da. Euskalzaletasun jokerea dauka gaurko Athletic-ek. Horregaitik, bat baino gehiago dabil jokalaririk ezagunenak bere aldeko ekimenetara eroan guran. Eta jokalariren bat edozelako alderdi politiko, herri ekimen edo aldarrikapenen alde "bustiten" danean, oihartzuna asegurauta dago Bizkaiko gizartean.
Baina ez da politika edo kirola jokoan dagoana. Futbolaren inguruan diru asko mobiduten ...
Mafalda, zer pentsetan dozu gurearen ganean?
2004-09-03 00:00 eretxiaSozialisten Herriko etxeen kontrako erasoak, Donostiako kaleetan bildurra manifestaldi baten ondoren, bonbak Kantabria eta Asturiasen. Edadeko gizon bat zauritu egin dau bonba batek. Izua eta etsipena nagusi barriro. Hau guzti hau zergaitik eta zertarako?
Ez dago erantzuterik ez dagoalako fundamentuzko erantzunik. Uste neban nik bestelako gaien ganean berba egiteko unea heldu zala. Gure arazo politikoa, normalizazinoa, klonazinoa, garapen ekonomikoaren eredua, untziolen krisialdia,… baina hori guztia alde batera laga egin beharko dogu, indarkeriak gainontzeko guztia jan egiten daualako. Zoritxarreko protagonismoa hartzen ...
Petrolioa: prezioaren igoereak gure boltsikoak erre egiten ditu
2004-08-27 00:00 eretxia
Ez dira horreek arazo bakarrak. Ekoizle alternatibo diran ganerako herrialdeetan be, Venezuela eta Errusian, arazo politiko eto ekonomikoek urduritasuna eragiten dabe merkaduetan. Eta guzti hau gitxi bada, Estadu Batuetan findegi batek sua hartu dau.
Petrolioaren merkadua sensibilidade handikoa da, saldu eta erosten daben produktua estrategikoa dalako munduko ekonomiatan. Holan, zurrumurruek, aurreretxiek eta sensazinoek gora eta behera eragiten dabe prezioa. Ezelako jazoera berezirik barik petrolioaren prezioan aldaketak egoten badira, zeresanik ez horrenbeste barri txar pilatzen diranean.
Pedro Solbesek, Estaduko Ekonomi ministroak ...
Sic transit gloria mundi edo amets teknologikoaren amaierea
2004-08-20 00:00 eretxia
Estadu espainiarrean, berbarako, Telefonicaren eskutik sortutako Terra enpreseak Lycos amerikarra erosi eban. Ondorioa ezin argiagoa zan: Espainia Estadu Batuak dragoi ekonomikoari enpresak erosteko kapaz bazan, edozein mirari zan posible.
Orain gitxi irakurri dogu barria: Terrak Lycos saldu dau. Bat baino gehiagok itaundu egingo deust zenbat irabazi dauan Terrak salmentan, normalean holako operazinoetan irabaziak izaten dira eta. Erantzuna irribarre bategaz dator. Salmenta prezioa erosketearen ehuneko bat baino ez da. Bai, ondo irakurri dozu: 2000. urtean Villalongaren eskutik 12.500 miloi dolarretan ...
Udako kanpamentuak: denporea pasetako edo eduketako?
2004-08-13 00:00 eretxiaKanpamentuetako begiraleen lana aitatu gura neuke. Gazteak izaten dira, diru gitxi kobretan dabe (edo bapez) eta normalean ez dira profesionalak izaten. Hori entzunda, baten batek pentsauko dau ez dabela konfidantza askorik merezidu. Baina behar egiteko daukien gogoak bakotasun danak baino gehiago dira.
Horregaitik mingarriak iruditzen jataz begiraleek kontetan deustiezanak, ume askok eta euren gurasoek euren beharra ez dabela aintzat hartzen esaten deustienean, hatan be. Zaindari modura hartzen dabez begiraleak eta errez baino errezago ahazten dabe begirale horreetatik hamaikatxu gauza ikasiko ...
Gizonak eta andrazkok, gizakiak, bardinak
2004-08-06 00:00 eretxia
Kontuak kontu, bardintasunaren aldeko lana gizonezko eta andrazkoen kontua da. Emakumea ez da jaio zapaldua izateko. Era berean, matxismoak aldarrikatzen dauanaren kontra, gizona ez da andrazkoaren arerioa. Mendeetan zehar euki dogun edukazinoak, giroan dagozan esamoldeek, txisteek, kantuek, gure inguruko baloreek adierazoten deuskue gizon eta emakumeen arteko hartu-emonak ez dirala errezak izan. Gizaldietako desbardintasunak ondorio horreek ekarri ditu.
Baina argi eta ahots sendoz esan behar dogu gizartea eta mundua gizon eta emakumeen beharrean dagozala, danok gara gizakiak, mundu honetakoak eta, danoi ...
Bakean dagoana baketan itxi, hori ikusten da munduan gitxi
2004-07-30 00:00 eretxia
Bakea aldarrikatzea erreza da. Bakea behar dogula esatea be bai. Gatxagoa da bakea etorri daiten behar bezelako ahaleginak egitea. Asko dira bakea ezpanetan erabilten dabenak. Adierazpen publikoei jaramon egin ezkero, nekez ulertzen da zergaitik ez dogun bakea lortu. Sakoneko asmoak somatzen doguzaenean, orduantxe jaubetzen gara askorentzat bakea ez daela helburu hutsa. Hain zuzen, batzuentzat bestelako helburuak lortu ahal izateko tresna besterik ez da bakea berbearen erabilerea. Eta holan ez goaz inora.
Asko dira "barri onaren zain" dagozanak. Baina bakea ez ...
Bestelako Komisinoburua behar genduan
2004-07-23 00:00 eretxia
Hamaikatxu galdera datoz bata bestearen atzean gure burura: Estadu Batuak eta Europaren artean desadostasun ugari dagoz. Zelan defendiduko ditu Europako ikuspuntuak holako lagun atlantista batek? Jakingo ete dau, beharrezkoa bada, Estadu Batuei aurre egiten?
Askok uste dogu Estadu Batuak eta Europa ez dirala beti bat etorri behar kontu guztietan, besteak beste, euren errealidadeak desbardinak diralako. Hori dala eta, Europako nortasuna indartu behar dauan personea behar zala uste dot. Zoritxarrez, barruko orekak eta ezkutuko ohiturek holako ondorioa ekarri dabe. Eta ni ...
Europako Konstituzinoaren ganeko erreferenduma: eretxia emoteko ordua (barriro)
2004-07-16 00:00 eretxia
Kontuak kontu, gure eretxia garrantzitsua izango da. Batek baino gehiagok uste dau erreferenduma arriskutsua izan leitekela. Zoritxarrez, Europako eztabaidetan Estadu barruko kontuak agertzen dira eta orain gitxi ikusi izan dogu Europako Parlamenturako hauteskundeetan. Baina Euskadin badakigu erreferendumak ez dirala bromatzat hartu behar, erreferendumean ataratakoak urteetako ibilbide politikoa marketan daualako.
Iñaki Atxutegi
Kartzela politikan, sozialistakaz aldaketarik ez
2004-07-09 00:00 eretxia
Esan leiteke, bestaldetik presoen sakabanaketeak ez daukala prensa onik euskal gizartean. Euskadirena gizarte txikia da eta gehienok ezagutzen dogu alkar. Gauzak holan, gutako askok argi ikusi dogu ez dauala ezer konpontzen. Konpondu barik, egoerea petraldu egiten dau sakabanaketeak. Baten batek "keinuak" espero ebazan sozialisten aldetik. Baina Zapaterok Irakeko auzian erakutsi eban ausardia Euskadiko mugan geratu da.
Iñaki Atxutegi
Estadu espainiarrean be abstenzinoa txapeldun
2004-07-02 00:00 eretxia
Gurean, abertzaleak ez dira lar ondo ibili Estadu mailan. PSOE eta PP ahalegin bereziak egiten ibili dira bipartidismoa indartzeko, eta hori igarri egin da, Catalunyan eta Galizan batez be. Euskadin kontuan hartzeko igoerak izan dabez, baliobako botoen igoerea be handia izan da; gogoratu daigun orain bost urteko hauteskundeetan alderdiren bat gehiago egoala eta honen falteak balorazino guztiak distorsionau egiten dituala; ganera, eretxiemoile gitxik eukiten dau dau hori gogoan berba egiteko orduan.
Iñaki Atxutegi
Estadu Batuetan botua emoteko orduan boltsikoak agintzen dau
2004-06-25 00:00 eretxia
Ez nator bat eretxi horregaz. Esan behar dot ezer baino lehen ez nazala Bushzale. Gogoan izan daigun Estadu Batuek ez dabela ezelako arazorik izan euren Historian zehar ejerzitoa munduko punta batetik bestera eroateko, batzuetan irabazi eta beste batzuetan galduz. Are gehiago, gaur egun ejerzito profesionala daukie, uritartasun amerikarra lortu guran dabiltzan etorkinez beteta. Ganera, gero eta sarriago entzuten da ejerzitoak "pribatizau" egiten dirala, hau da, lan zikin asko enpresa batzuen bizkarzainek edo mertzenarioek egiten dabezala.
Beraz, ez dot uste baja ...