Eskolea infernu: Jokin gogoan
Memoria apur bat egiten, nire eskola-denporak etorri jataz burura. Eta onartu egin behar dot lantzean behin nik neuk be une ez oso goxoak bizi nebazala. Umeek ez dabe begi onez hartzen desbardina dana, eta lar altua, lar txikia, lar lodia edo lar argala danak bere ingurukoen eztenkadak jasan behar izaten dauz. Honeek ez dira, ba, kontu barriak. Desbardina danagaz krudelak izaten dira umeak (baten batek esango deust nagusiak ez garala hobeak). Ez dogu askorik aurrera egin "Espainiako transizino"aren garaiko eskolatik. Eta zorionez, ez neban ditxosozko soldaduskea egin beharrik izan. Beraz, hasibarriei egiten jakezan burlak besteek kontau deustiezan istoriak baino ez dira.
Irakasleen artean be, tira, danetarik ezagutu neban. Batzuk arduratsuak. Beste batzuk ardurabakoak. Batzuek itzelezko inplikazinoa agertzen eben. Beste batzuek, ez horrenbeste. Honetan be, gauza barririk ez, antza danez. Hamaikatxu lege, erreforma eta modelo, baina oraindino edukinetan badago zer zuzendurik.
Artikulu hau idatzi dodan momentuan batek baino gehiagok ardurea irakaslei leporatu gura deutseela emoten dau. Gertatutakoaren jatorria insitutuaren inguruan topau dan legez, atoan esaten deuskue irakasleen lana dala horren barri jakin eta arazoari urtenbidea emotea. Badago, ostera, gaur egungo gizartean argitu ez dan eta gure gazte denporan argiago egoan beste faktore bat: gurasoen zeregina. Arin esaten dabe gaur egungo gurasoek irakasleen lana dala umeak eduketea. Baina ahaztu egiten dabe euren lana be badala umeen edukazinoa. Gurasoek be irakatsi egin behar deutseez ume eta gazteei bizitzan ibilteko baloreak. Euren eskuetan dagoz umeak telebista edo bideojokuen eraginez ustez gorroto doguzan baloreak barneratzen dabezanean. Batzuetan, komeni baino errezago lagaten doguz umeak zaindari elektronikoen eskuetan.
Jokinen kasua ezagutu baino apur bat lehenago, Espainiako gobernuak hamaikagarren hezkuntza legea, behin betirako kalidadea ezarri eta bermatuko ei dauana onartu eban. Erreformearen ondorioz, ikasleek zortzi hizkuntza menperatuko dabez bigarren zikloa amaitu orduko, ordenadoreak kumatik erabiliko dira eta Konstituzinoaren baloreak txikitatik barneratuarazoko deutseez.
Bai, aurrekoa bromea da. Baina serio-serio, inor gitxik esango deusku ezer ume horreen baloreen ganean. Desbardina dana errespetetan ikasiko dabe? Desbardina persona abstraktua izan barik ondoko bizilaguna izan leitekeala barneratuko ete dabe? Eta eskolan entzuten daben hori apliketako motibazinoa eukiko ete dabe?
IƱaki Atxutegi
Buruari hamaikatxu buelta emoten egon naz Hondarribiako Jokin gazteak bere buruaz beste egin ebala jakin dodanetik. Bere bizitzako urterik goxoenak pasetan egoala esatea erreza baizen ez zehatza izaten da. Mundua zelakoa dan ikusi eta ikasi egiten da ume eta gazte denporan. Era intelektualean, soziologoek esaten deuskue familia eta eskolea dirala personak gizarteratzeko biderik normalenak. Jokinentzat bizitzea ez zan kontu goxoa. Ikusitakoak ikusita, gure artean ez segidutea erabagi eban.
Nire inguruan askok euren buruari egin deutsie galdera hau: zerk eroaten dau hamalau urteko gazte bat bere burua hiltera? Zer apurtu zan Jokinen buruan? Apurka-apurka Hondarribiako institutuan jazotakoa jakin dogu. Eta etorri jakun informazinoaren arabera, beste modu batean egin beharko geunke galderea: zer apurtu zan Hondarribiako institutuan?