Eretxia  III. urtea // 69. zenbakia

Sic transit gloria mundi edo amets teknologikoaren amaierea


Estadu espainiarrean, berbarako, Telefonicaren eskutik sortutako Terra enpreseak Lycos amerikarra erosi eban. Ondorioa ezin argiagoa zan: Espainia Estadu Batuak dragoi ekonomikoari enpresak erosteko kapaz bazan, edozein mirari zan posible.

Orain gitxi irakurri dogu barria: Terrak Lycos saldu dau. Bat baino gehiagok itaundu egingo deust zenbat irabazi dauan Terrak salmentan, normalean holako operazinoetan irabaziak izaten dira eta. Erantzuna irribarre bategaz dator. Salmenta prezioa erosketearen ehuneko bat baino ez da. Bai, ondo irakurri dozu: 2000. urtean Villalongaren eskutik 12.500 miloi dolarretan erosi ebena, hamendik gitxira 110 miloi dolarretan salduko dabe, gitxi gora behera.

Holakoak da ekonomiaren mundua. Ez dogu ahaztu behar "burbuja-ekonomikoa". Sarritan, prezio igoeretan produktu baten espektatibak ikusten dira. Danok uste eben (genduan) informazino teknologiek sekulako aurrerakada emongo eutsiela gure gizarteari. Holan, horren beharrezkoak izanda, irabaziak seguruak izan beharko leitekez. Beraz, irabazi honeek segurutzat jotearen ondorioz ez zan bape arraroa danok burua galtzea.

Asko izan dira ekonomia espekulazinoagaz nahastu dabenak, Sartaldeko historian berbarako. Eta "burbuila" berbea aitatu ostean, ezin dot burutik kendu etxebizitzearen prezioen gorakadea. Hori izango ete da lehertuko dauan hurrengo "burbujea"?

Iñaki Atxutegi

Memoria apur bat egin ezkero, erraz etorriko jaku burura informazino teknologien inguruko kalenturea. Egunero egunero, hamaikatxu "puntokom" sortzen ziran. Hortik etorri behar zan "Maná" barria. Enpresa honeek sekulako irabaziak egin behar ebezen eta, hori dala eta, izugarrizko presinoa egin eben Burtsatan.

Egunero, tiburoi barriak egunkarietan pilatzen ziran euren jazkera informal eta mezu barriakaz. Ziklo ekonomikoen kontu zahar honeek amaituta egoazan. Informazino teknologiei esker, enpresen produktibidadea geratu barik gorantza joan behar zan. Denak ziran lorak, dana poza!

Silicon Valley zan Jerusalem barria. Asko eta asko belauniko jarri ziran harantza begira. Estadubatuarrak zein europearrak, aberatsak zein pobreak, danok uste eben (genduan) bestelako zibilizazino baten ateak zabalik egoazala.