Haiti: pobreziaren ondorio bildurgarriak
Orain urte batzuk taberna baten komuneko atean irakurritako mezu batek zer pentsau emoten deust: "Ez da pobrezia pobreak hilten dituan bakarra, pobreziaren ondorioak baino". Eta ez dau arrazoi faltarik pintadeak. Herri aberatsetan ekaitza, lurrikarea, uriolea, sute eta bestelako jazoereai aurre egiteko azpiegiturak egoten dira. Herri pobreetan ezbehar horreek kalte handiagoak eragiten dabez azpiegitura eskasaren ondorioz.
Horrexegaitik barregarriak da Zapateroren berbaldia Nazino Batuen egoitzan. Ez dago bape txarto berba borobilak munduko mandatarien aurrean esatea. Batzuen kontzientziak lasai geratuko dira, baina berbek ez dabe jateko balio; ezta ekaitzaren kontrako babesle modura erabilteko be. Berba ederrak baino benetako konpromisoak beharko dabez Hirugarren Munduan. Eta benetako konpromisoak ez dauka berba politakaz zerikusirik.
IƱaki Atxutegi
Ikaratuta geratu naz Haitiko hondamendiaren irudiak ikusita. Artikulu hau idazteko orduan ez dago oraindino jakiterik zenbat lagun hil diran Jeanne ekaitz tropikalaren ondorioz. Mila, bi mila, hiru mila,... batek jakin. Giza kalteak larriak izanda kalte materialak be ikaragarriak dira.
Lantzean behin izaten dogu Haitiren barri. Ameriketako herririk pobreena da. Miseria gorrian bizi dira. Haitik bere independentzia lortu eban 1804. urtean esklabu baltzak Frantziaren kontra matxinatu ziranean. Kanpoko zapaltzaileen ostean, baina, barrukoak etorri ziran. Independienteak dira haitiarrak, baina ez dabe modu duinean bizitzeko modurik lortu. Ez dabe izan persona libre legez bizitzeko aukerarik.
Diktadura gogorrak ezagutu dabez Haitin. Besteak beste, "Papa Doc" Duvalierrena. Honeen jokabideak zentzua emon eutson "kleptokrazia" berbeari: herria pobrezia gorrian, gero eta pobreago, agintariek gero eta ondasun gehiago ohostuten eben bitartean.
Diktadorea bota egin eben haitiarrek, baina egoerea ez da larregi aldatu. Gobernu "demokratikoek" ezin eben ezerezetik aberastasuna sortu. Gauzak holan, ez da harritzekoa haitiarrak herrialdetik hanka egiteko ahaleginetan ibiltea. Lehen errefuxiatu politikoak ei ziran haitiarrak. Orain errefuxiatu ekonomikoak. Era batean ala bestean esanda, ez dago euren bizimodu triste horreri aurre egiterik.
Ez dot ezer berezirik esaten pobreziak ondorio larriak daukazala adierazoz. Ezbehar naturalek ondorio desbardinak eragiten dabez aberatsetan edo herri behartsuetan. Estadu Batuetan be lantzean behin izaten dira Jeanne lako fenomenoak, baina ez dabe horren ondorio larririk ekarten.