Eretxia  III. urtea // 70. zenbakia

Petrolioa: prezioaren igoereak gure boltsikoak erre egiten ditu


Ez dira horreek arazo bakarrak. Ekoizle alternatibo diran ganerako herrialdeetan be, Venezuela eta Errusian, arazo politiko eto ekonomikoek urduritasuna eragiten dabe merkaduetan. Eta guzti hau gitxi bada, Estadu Batuetan findegi batek sua hartu dau.

Petrolioaren merkadua sensibilidade handikoa da, saldu eta erosten daben produktua estrategikoa dalako munduko ekonomiatan. Holan, zurrumurruek, aurreretxiek eta sensazinoek gora eta behera eragiten dabe prezioa. Ezelako jazoera berezirik barik petrolioaren prezioan aldaketak egoten badira, zeresanik ez horrenbeste barri txar pilatzen diranean.

Pedro Solbesek, Estaduko Ekonomi ministroak, bere gobernuak ez daukala petrolioaren prezioa merketzeko indarrik esan barri dau. Eta egia da. Baina Solbes ministroak ez dau esaten petroliotik eta bertatik datozan produktuetatik etekin handia ataraten dauala bere gobernuak zergen bitartez. Gobernuak ez dau petrolioaren prezioa merketzen, egia, baina Estaduko gobernuak gasolinen ganeko zergak bere interesen arabera igon edo bajatzen ditu. Eta bajatu ez ditu egingo, seguru.

Zer egin? Uritarrok daukagun aukera bakarra konsumoa neurtzea da. Gure boltsikoaren zuloa handitu gura ez badogu, behintzat!

IƱaki Atxutegi

Aurtengo udako notizia nagusia da: petrolioaren prezioa gora eta gora doa. Ez dira honeek barri onak, petrolioaren prezioaren gorakadeak gure boltsikoan eragin zuzena izango daualako. Hasteko, gure kotxeen deposituak bete gura izateak zulotxua egingo deusku boltsikoetan. Garraioetan be igarriko da igoerea. Eta garraioaren bidez, faktore eta aktore ekonomiko guztietara ailegauko dira ondorioak. Inflazinoaren mamuaren belarri motzak begibistan dagoz barriro.

Zer pasetan dan azaltzeko hiru arrazoi emon leitekez. Hasteko, Txina eta India, munduko lantegiak diranak, gero eta petrolio gehiago eskatzen dabe. Ezin da ulertu gaur egungo garapen ekonomikoa petrolio barik. Azken urte honeetan hazkunde ikaragarria izan da herri honeetan eta hazkundegaz batera euren petrolioaren eskaria gorantza joan da.

Bestetik, egunero ikusi eta entzuten dogu Hurreko Sortaldean egoera politikoa ez dala bape lasaia. Bushek kontrakoa dino, bai, baina Irakeko egoerea ez da oraindino lasaitu. Ezin dabe Irakeko petrolioa atara eta merkaduetara bialdu ezegonkortasun egoerea dala eta. Ganera, munduko ekoizle nagusienean, Saudi Arabian, urduritasuna da nagusi ezegonkortasun politikoaren ondorioz.