Bestelako Komisinoburua behar genduan
Hamaikatxu galdera datoz bata bestearen atzean gure burura: Estadu Batuak eta Europaren artean desadostasun ugari dagoz. Zelan defendiduko ditu Europako ikuspuntuak holako lagun atlantista batek? Jakingo ete dau, beharrezkoa bada, Estadu Batuei aurre egiten?
Askok uste dogu Estadu Batuak eta Europa ez dirala beti bat etorri behar kontu guztietan, besteak beste, euren errealidadeak desbardinak diralako. Hori dala eta, Europako nortasuna indartu behar dauan personea behar zala uste dot. Zoritxarrez, barruko orekak eta ezkutuko ohiturek holako ondorioa ekarri dabe. Eta ni neu oker ibiltea eta erabagi zuzena izatea gurako neuke, baina ez dot uste momentu honetan Europa indartzeko behar dan Komisinoburua Durao Barroso danik.
IƱaki Atxutegi
Bagilaren 13ko Europako hauteskundeetan botoemoile kopurua oso bajua izan zan eta horren ondorioz, alarma gorria biztu zan Europako erakundeetan. Zeozer egin beharra egoan. Eretxiemoile askoren ustez, europar askok ez dabe ondo ulertzen zertarako balio daben Europako instituzinoak eta horrexegaitik ez dira hurreratu uritarrak botoa emotera.
Aktibidade bizia agertu dabe Europa mailako instituzinoek. Ezin deutsee nagikeria aurpegiratu. Oso egun gitxitan Europako Konstituzinoaren zirriborroa onartu dabe. Guzurra emoten eban, baina Estaduen arteko tirabirak bertan behera geratu dira eta konponduezineko desadostasunak ezerezean geratu dira oso egun gutxitan.
Ahobeteka esango deuskue Europako gobernuburuek europarrek mezua ulertu eta horren arabera jokatu dabela. Konstituzinoa onartu eta berehala Europako Komisinoaren burua barria erabagi dabe. Jose Manuel Durao Barroso portugaldarra izan da aukeratua. Barria jakin ta berehala, ia pentsau barik, musturra okertu jat.
Durao Barrosoren biografia leiduteak ezinegon moduko bat emoten deust. Gazte sasoian ezker muturreko militantea izan zan eta gro, barriz, "eboluzionau" egin eban. Alderdi Sozialdemokrateagaz (konserbadorea) Portugalgo Lehen Ministroa izan zan.
Ezin jako inori ideiak aldatzeko eskubidea ukatu, baina onartu egin behar dot holako mutur batetik besterako aldaketak nahikoa arraroak iruditzen jatazala. Pentsamentu aldaketea ala botererako pasinoa? Holako asko ikusi doguz gure artean, beti aldatzen eta beti zuzen.
Ezaguna egin jaku euskaldunoi Duran Barroso Azores irletako argazki ospetsuan Bush, Blair eta Aznarregaz batera Iraken kotrako erasoa erabagiten agertu izan zalako. Baten batek esango dau, akaso, Portugalgo Aznar aukeratu dabela Europako Komisinoburu.