Ospakizuna eta itxurakeria
2005-03-25 00:00 eretxia
Aho batez izango doguz komunikabideak andrearen eskubideen defensan aste honetan zehar. Eta gu danak aurrerakoiak garala sinistuko dogu momentutxu baten. Hori txiste mingotsa! Tupustean, gure benetako pentsamoldearen gordintasunak lekutxu bat egingo dau komunikabideetan hemendik egun gitxira. Horren feminista eta bakezalea dan gizarte honetan, indarkeria albo batera ixten dauen herri honetan, ahularen kontrako presinoa gaitzesten dauen Europako txoko honetan... basapiztiaren atzapar matxistak era ezin gordinagoan agertuko dira, zoritzarrez ez gara horrenbeste aldatu eta.
Holan, tratu txarrak etxeetako txokorik sagraduenetan, eliteko edukazinoa ...
Errua onartzea ondo dago, baina nahiko ete da?
2005-03-18 00:00 eretxia
Orain ikusi izan dogu arinkeria handiagaz kritiketan dogun prebisino faltak geurean be posible dirala. Oraingoan, meteorologia zerbitzuek iragarritako izotzak txistuka eta etxeko lanak egin barik hartu ditu kontu publikoetan dabizan asko. Bideak izoztu egin ziran eta trafikoan izandako ondorioak danok ezagutzen doguz. Orain gitxiko barreak hasarre bihurtu dira gure instituzinoek ez ebelako asmau ekatxaren arazoari behar zan legez aurre egiten.
Arazoaren biharamonak be ezustean hartu gaitu. Ez doguz egunero ikusten politikariak parkamena eskatzen eta errua eurena dala autortzen. Horixe bera ...
Orain, herriak dauka berbea
2005-02-25 00:00 eretxia
Argi baino argiago geratu da, guk danok ikusteko moduan, legitimidade bi dagozala aurrez aurre: lehentasuna zeri emon behar jako, euskal herritarron berbeari ala espainarrenari? Euskal arazo politikoa, benetakoa, agirian dago. Eta herritarrok erantzun beharko dogun galderea be gure aurrean dago: badaukagu euskaldunok geure etorkizuna erabagiteko eskubiderik ala Espainiatik erabagi behar ete dabe guri jagokuna? Erantzuna, hauteskunde egunean.
Iñaki Atxutegi
Kontzertu Ekonomikoaren ganeko matrakeak adierazoten dauskuna
2005-02-18 00:00 eretxia
Mingarriagoa da errekurtso honen sententzia noiz eta orain jakitea, hain zuzen be, Europako Konstituzinoaren ganeko erreferenduma egteko hiru aste baino falta ez diranean. Ez dakit nik oraindino Estaduko botereetan barruratu beharko ete daben Pirineotako mugea borrau egin dala eta Espainia batasun ekonomiko legez iraganeko kontzeptua dala. Sarritan esaten dabe euskaldunok bizkar emoten deutsagula Europari gure planteamentuak egiten doguzanean, baina errealidadeak erakusten dau Estaduko botere batzuk dirala oraindino errealidade barria zein dan ikasi behar dabenak; ganera, agirian lagaten dau oraingo egitura ...
Alkarrizketearen ganeko ustezko kronikea… ala ez
2005-02-04 00:00 eretxia
1. Fasea: A ze jatorra nazan!:
- Kaixo Juanjo!
- Zer moduz Pepelu?
- Familia ondo, ezta?
- Bai, mila esker.
- Athletic primeran eta Barça ezin hobeto, ezta?
- Eta ikusiko dozu Alavesek aurten zer egiten dauan.
- Jesarri hemen, trankil. Kaferik, pasteltxurik, tortila pintxitorik? Bueno, harira: Plana erretirauko dozu, ezta?
- Ezta pentsau be, lagun...
2. Fasea: Konplizidadeak sortu guran:
- Beitu, Juanjo. Nik PPri egurra emoteko homosexualen ezkontzen ganekoa erabilten dot. Pare bat gauza esan eta sutan iminten dira.
- Uhh, Pepelu, ez dakizu zertan zabilzan be ...
Euskadi – Honduras: ganoraz emon ez zan pausua
2005-01-28 00:00 eretxia
Honen ostean, ganerakoa ez da horren garrantzitsua. Bertoko batzuk txistuka eta ohiuka hasi ziran Lehendakaria sartu zanean eta Eusko Abendaren Ereserkia entzun zanean. Horrenbesteko edukazinoagaz jokatu eben askok txaloak jo ebezan ETAko presoen senideak partidua jokatu baino arinago zelaira urten ziranean eta ez dot uste nik inork keinu edo berba txarrik izan ebanik euren aurrean. Errespetu eta estilo kontua, duda barik.
Estilo kontua da, beste alde batetik, aurtengo Kilometroak jaialdiaren lagun koadrileari jazotakoa. Jaia hasi eta segiduan, gazte talde bat ...
Egun handia Legebiltzarrean. Azkena ete?
2005-01-21 00:00 eretxia
Baina egitasmoaren kontra dagozan alderdi eta komunikabideek Jaurlaritzako hiru alderdiei alderdi guztien arteko adostasuna lortu ahal izateko ez dabela behar beste lanik egin leporatzen deutsee. Horregaitik esaten dabe Ibarretxe Lehendakariak “modu unilateralean” jokatu dauala. Adostasun handiagoa eskatzen eben PP eta PSOE alderdiek Madrileko negoziazinoetan indar sendoagoa erakusteko.
Neure partetik, argudio honegaz bat ez natorrela esan behar dot, tranpa handia daukalako atzean ostenduta. Herri honetan, gitxiengo diran alderdi biek birritan egon gura dabe negoziazino mahaietan. Holan, indarra birritan kendu ahal izango ...
Bihotza politikeriaren gainetik
2005-01-07 00:00 eretxia
Komunikabideak be ez dira salbau. Zergaitik demontre horrenbesteko odol eta sufrimentu argazkietan eta telebistetako irudietan? Ez dabe gogoan izan senideen mina eta irudiak behin eta barriro erakutsi dabez. Egurra leku guztietara zabaldu da, beraz.
Madrilen jazotakoa gurera be ekarri geinke. Hemen be kruelkeria larregi erabili izan da atentaduen irudiak atarateko orduan. Hemen be biktimak erabili izan dabez onura politikoa atarateko. Hemen be, personen sufrimentua baztertu eta ezkutau egin da arrazoi politikoengaitik. Eta are larriagoa dana: hemen, behar baino sarriago, batzuen ...
Aurten be... Durangora
2004-12-31 00:00 eretxia
Aurten be jente artean mobidu behar izan naz azokan, izerditan iminteraino. Nire gustoko liburu bat topau arte bape interesetan jatazan gaiak baztertu behar izan dodaz. Badakit korrontearen kontra noala nire gustu arraroakaz, baina zertarako sukaldaritzea, sexu ala mendiaren ganeko liburuak gai honeen alderik onena praktikea danean? Ez dot sekula entendiduko. Honeek buelta guztiak ‘nire’ mostradoreak topau arte!
Aurten be, jentez ganezka dago azokea eta nire mostradore kuttunetan liburu bat hartzeko bigarren lerrotik luzatu behar dot besoa. Betiko moduan, aurrean daukazun ...
Durangoko azokea, urteroko erromeria
2004-12-24 00:00 eretxia
Ez dago arrazoi bakarra, beraz, Durangorako bidea hartzeko. Euskal idazleak ez dabe jendea mobiduarazoten rockeroen antzera, ez dogu material berezirik topetan eta ez da, hain zuzen aldarrikapen politikotarako lekurik onena. Baina, halan da be, Durangora joaten jarraitzen dogu. Eta guztiz zahartuta dagoan kontzeptua etorri jat burura: euskerearen militantzia. Urteetako ohitureak zimeldutako militantzia, egia, baina oraindino etxetik urten, kotxea hartu eta Durangorantzako bidea hartzera eroaten gaituana.
Oraindino makal dabil gure kulturea. Askok errua kanpoko indarrei leporatuko deutse. Eta egia da gure ...
Rodriguez Ibarraren berbak, ‘sukalde’ lanaren erakusgarri
2004-12-17 00:00 eretxia
Honen ondorioz, gero eta argiago dago, nire ustez, egoera politikoa guk uste baino gehiago aldatu dala gure inguruan. Orain gitxira arte posible ez zana, errealidadea izan leiteke hemendik gitxira. Zeintzuk izango dira jazoera honeen ondorioak? Ez dago oraindino jakiterik, holako gauzak isilpean eroan behar diralako, baina Espainiako gizartean zelan edo holango akordioa izan leitekela ETA eta Espainiako Gobernuaren artean zabaltzen hasten bada, hurrengo asteak oso interesgarriak izango diralakoan nago. Jarraitu daigun 'sukalde mobimentuaren' usain goxoa hartzen…
Iñaki Atxutegi
Barri txarrak datozanean, burua hotz
2004-12-10 00:00 eretxia
Hilaren hamalauan Batasunak kaleratutako agiriaren ostean, asko izan ginan lusinoz beterik jantzan hasi ginanok. Baina handik egun bira argitaratutako agiriek ilusinoa lurretik bota euskuen. ‘Zelan egon leiteke horrenbesteko aldea Batasuna eta ETAren artean?’; ‘Serioa da ahalegin hau ala ez?’ galdetzen geuntson geure buruari. Gero jakin gendun agiriak oraintsukoak zirala, baina gure gazte denporan esaten gendun legez, eulituta jarraitu gendun, zergaitiak ulertu ezinik.
Eta holako baten, lagun bategaz berbetan, argi handia biztu jatan buru barruan, berba majiko bategaz: hauteskundeak. Horrek jazotakoari ...
Lehenengo pausua emonda dago. Noizko bigarrena?
2004-12-03 00:00 eretxiaAro bat amaitu dala esan leiteke. Baina aro honeen amaierea begibistan geratzeko ETA erakundearen momentua heldu da. Batasunaren iragarpenak lekuz kanpo atrapau ditu asko, pentsetan doguna baino gehiago. ETAkoek ontzat hartuko balebe Batasunaren agiria hankaz gora botako leukie politikagintzea Euskadin eta Espainian bake egoerea eskura eukiko geunke. Zain gagoz.
Iñaki Atxutegi
Bush irabazle Ameriketako hauteskundeetan: esplikauezina esplikau guran
2004-11-26 00:00 eretxia
Dana dala, defentsa kontuak garrantzitsuegiak izan dira kanpainan zehar, egoera ekonomikoaren ganeko eztabaidea baztertuz. Beraz, abantailarik onena alperrik galdu dauala uste dot. Bin Ladenen bideoak azken errematea emon deutso.
Badago beste faktore deigarri bat: Estadu Batuetako maparen botu banaketea ikusi ezkero, begibistakoa da nondik etorri diran Kerryren botoak: kostaldetatik, gunerik liberalenetatik eta bateren batzuk industri arazoak izan dabezan estaduetatik. Hegoaldean eta Midwesteko estaduetan ez dau ezer atara. Ez dogu ahaztu behar Kerry Bostonekoa dala. Eta sarritan Estatu batuak herri bakar ...
Autonomietako presidenteen goi-bilerea: argazki antzua baino ez
2004-11-19 00:00 eretxia
Agirre Lehendakaria zanak esaten eban bilera eta gailur guztietara joan eta parte hartu behar zala euskaldunon interesak jokoan baldin baegozan. Madrileko bilereak emon dauana ikusita, dudan nago ia bilera horreetara joandako bateren bateri errespetua eskatzea alperreko lana ez ete dan izango. Gogoan hartzeo modukoa zen Maragallen proposamena, hau da, datorren urtean beste antzeko bilera bat egitea Catalunyako presidenteak antolatuta. Bateren batek esan beharko eutsen Maragalli eta Zapaterori antzerkia alde batera lagata, hoba dala edukinen ganean berba egitea. Eta gogoan izan ...
Internet, informazino eta zabor artean
2004-11-12 00:00 eretxia
Honegaz ez dot esan gura Internet murriztu, kontrolau edo zentsurau behar danik. Komunikabideak libreak eta zabalak izan behar dira demokrazian. Baina inork ez dau esan demokrazian bizitzea erraza danik, lanak eskatzen deuskuz eta. Gure lana da komunikabideen artean aukerea egitea eta zabor informatiboa baztertzea.
Iñaki Atxutegi