Bihotza politikeriaren gainetik
Komunikabideak be ez dira salbau. Zergaitik demontre horrenbesteko odol eta sufrimentu argazkietan eta telebistetako irudietan? Ez dabe gogoan izan senideen mina eta irudiak behin eta barriro erakutsi dabez. Egurra leku guztietara zabaldu da, beraz.
Madrilen jazotakoa gurera be ekarri geinke. Hemen be kruelkeria larregi erabili izan da atentaduen irudiak atarateko orduan. Hemen be biktimak erabili izan dabez onura politikoa atarateko. Hemen be, personen sufrimentua baztertu eta ezkutau egin da arrazoi politikoengaitik. Eta are larriagoa dana: hemen, behar baino sarriago, batzuen sufrimentua bigarren mailan imini da beste batzuena lehenengo mailakoa zala pentsaurik. Eta ez dakit nik inor salbetan ete dan (ezta neu be).
IƱaki Atxutegi
Badagoz momentu bereziak, gure memorian denpora luzean gordeta geratzen diranak. Telebistaren ganean gauza txar asko esan leitekez, arrazoi osoz. Baina lantzean behin, merezidu dau begiradatxu bat emotea une historikoak zuzenean ikusteko. Ez dot esaten Athleticek sekulako garaipena lortu ebalako Liegen, nahiz eta hori be jazoera historikoa izan. Esan gura dodana da joan dan astean Madrileko Kongresuan Pilar Manjonek egindako berbaldia bihotzeraino sartu jatala.
Bateren batek esan dau Pilar Manjonen esku hartzea politikearen kontrako berbaldia izan zala. Ez nator bat eretxi horregaz. Politikearen kontra agertu barik, alderdikeriaren kontrako berba gogorrak erabili ebazan, politikearen kontrako alderik motzenaren kontra, hain zuzen be. Ez daigun ahaztu Ikerketa Batzordea osotu ebela, hau da, zer pasau zan zehaztu eta argitzeeko osotutako batzordea hain zuzen. Zoritxarrez eta Pilar Manjonen sufrimenturako, batzordean lanean egon diran alderdien burukomin nagusiena erruak eta ardurak norberaren gainetik kentzea izan da.
Zenbait momentutan politikeriaren alderik zatarrena ikusi dogu. Errua besteari botaten ikusi izan doguz alderdi politiko batzuk, itxurakeria izan da nagusi. Atentaduakaz zerikusirik ez eukien jazoerak be atara dabez batzordean. Eta, batez be, atentadugileen ganeko hipotesirik txotxoloenak asmetan ibili dira danok ezagutzen doguzan batzuk. Txipiroiaren taktikea erabili dabe gupida barik, badakizue, tinta baltza edo persona serioen artean izentau ezin dan zera bota deutse alkarri norberaren erruak tapetako eta probetxu politikoa atarateko.