Kontzertu Ekonomikoaren ganeko matrakeak adierazoten dauskuna
Mingarriagoa da errekurtso honen sententzia noiz eta orain jakitea, hain zuzen be, Europako Konstituzinoaren ganeko erreferenduma egteko hiru aste baino falta ez diranean. Ez dakit nik oraindino Estaduko botereetan barruratu beharko ete daben Pirineotako mugea borrau egin dala eta Espainia batasun ekonomiko legez iraganeko kontzeptua dala. Sarritan esaten dabe euskaldunok bizkar emoten deutsagula Europari gure planteamentuak egiten doguzanean, baina errealidadeak erakusten dau Estaduko botere batzuk dirala oraindino errealidade barria zein dan ikasi behar dabenak; ganera, agirian lagaten dau oraingo egitura politikoaren egonkortasun faltea. Edozein epailek hankaz gora botaten dau euskal erakundeek ebatsitakoa. Arazo serio honi aurre egiteko sortu zan, besteak beste, orain "Ibarretxe plana" izenagaz ezagutzen doguna. Madrileko Diputaduen Kongresuan kontrako botua emongo dabenean, hau lako arazoak konpondu barik lagako dabez. Baina ez dau ardura! Garrantzitsuena "plan soberanistea" atzera botatea da.
IƱaki Atxutegi
Estatutu Politikoaren ganeko eztabaidearen matrakeak tapau egin dau sortu barri dan beste saltsea: Kontzertu Ekonomikoarena. Gogoratu daigun atzera bota dauala Auzitegi Gorenak epaitegietan euskal diputazinoek enpresei luzatutako zerga murrizketak.
Batek baino gehiagok pentsauko dau kontu hau bigarren mailakoa dala aurrekoaren ondoan. Eta ez dau, akaso, arrazoi faltarik izango, Estatutu Politiko barria onartu eta gero, teorian, era horretako kontuak zentzunik bakoak izango litzatekezalako.
Halan da be, oraindino Gernikako Estatutuaren garaian gagoz eta argi eta garbi esan behar da ez dala bromea Kontzertu Ekonomikoak, oraingo autogobernuaren tresnarik garrantzitsuenak, jaso dauan erasoa.
Gogoan izan daigun enpresek euren irabazien ganeko zergak pagau behar dabezala. Zerga hau % 35ekoa da Estaduan. Euskal Lurraldeetan, ostera, % 32,5ekoa. Holan aurkeztuta, argi baino argiago geratuko litzake euskal diputazinoen politika fiskalak enpresei laguntzen deutsela eta enpresak Euskadira etortearen alde indarra egiten dauala.
Baina hori esatea ez da, nire ustez, egia osoa esatea. Gero eta argiago ikusten dogu euskal enpresen merkatua ez dagoala Espainian, Europan baino. Are gehiago, Europa merkatu bateratua da eta herri desbardinak burruka gogorrean dagoz enpresak erakarteko ahaleginean. Beraz, baloretako orduan, galderea erraza da: Zein da Europan enpresek pagau beharreko zergea? Ba, hain zuzen, Frantzian % 33, Ingalaterran % 30 eta Irlandan % 25. Hori dala eta jokera handiagoa daukie enpresek hara joateko gurera etorteko baino.