Eretxia  IV. urtea // 91. zenbakia

Egun handia Legebiltzarrean. Azkena ete?


Baina egitasmoaren kontra dagozan alderdi eta komunikabideek Jaurlaritzako hiru alderdiei alderdi guztien arteko adostasuna lortu ahal izateko ez dabela behar beste lanik egin leporatzen deutsee. Horregaitik esaten dabe Ibarretxe Lehendakariak “modu unilateralean” jokatu dauala. Adostasun handiagoa eskatzen eben PP eta PSOE alderdiek Madrileko negoziazinoetan indar sendoagoa erakusteko.

Neure partetik, argudio honegaz bat ez natorrela esan behar dot, tranpa handia daukalako atzean ostenduta. Herri honetan, gitxiengo diran alderdi biek birritan egon gura dabe negoziazino mahaietan. Holan, indarra birritan kendu ahal izango deutsie egitasmoari. Euskal alderdien mahaian, konstituzionalisten adostasuna lortu ahal izateko gehiengoaren eskakizunak apaldu beharko litzatekez lehenengo. Gero, ganera, gehiago apaldu beharko ziran Madrileko indarren onespena lortzeko. Eta nortzuk dira hemen eta hor gehiengoaren borondatea euren erara egokitzen birritan egon gura daben horreek? Euskadin gitxiengo diranak, hain zuzen be. Horregaitik ez deutset sinisten horrenbesteko astrapalea sortzen daben horreei.

Pentsau gura dot bat-bateko harridurearen ondorioak entzun doguzala azken aldi honetan eta baten bateri zentzun apurtxu bat sartuko jakola arazoari aurre egiteko. Seguru nago oraindino harridura momentuak biziko dirala gure herrian datozen asteotan. Poztekoa da, nire ustetan, ilegalizau barik segiduten dauan politikearen aldeko apustua dagoala ikustea. Apurka-apurka, zailtasunei aurre egiten dabilz eta Anoetako agirian esaten ebena bete egingo dabela emoten dau. Eta Estatutu Politikoaren ingurukoaren mobimentuaren ostean beste bat egingo balebe? Eta su-etena guk uste baino arinago etorriko balitz? Gauza izango ete da Madrileko Gobernua arazo politikoari eta indarkeriaren amaiereari aldi berean aurre egiteko?

Ez da hau pronostikoak egiteko momenturik onena, baina nik Port Aventurako atrakzino batean ikusi dot nire burua, garrikoa ondo lotuta ganera, datozen asteotan biziko doguzan jazoerak zirraragarriak izan leitekez eta. Oraindino jazoerarik zirraragarrienak ez doguz bizi izan!

IƱaki Atxutegi

Izateko aukerak baegozan eta holan izan da. Sozialista Abertzaleak taldeak politikearen aldeko posturea egin eta hankaz gora bota barri dau euskal eszenatoki osoa. Eragile gehienak ezustean atrapau ditu erabagiak, gehienek uste ebelako Ibarretxe Lehendakariaren egitasmoak ez ebala lortuko aurrera joateko behar eban gehiengorik.

Kontuak kontu, ikustekoak izan dira egitasmoagaz bat ez etozan eragile publikoen erreakzinoak. Kontra baino kontrago dagozala jakinarazo dabe. Legebiltzarrak onartutakoak ez daukala gauzatzeko ezelango aukerarik aldarrikatu dabe, ahoa beteta. Erantzuna ‘ezezko’ handi eta biribila izan da.

Erraz ahaztuten dabe komunikabide eta politiko unionistek 2001. urtean hauteskundeetatik urten eban Legebiltzarraren konposizinoa oso argia zala. EAJ-EA bikoteak 33 legebiltzarkide ditu, SAk 7 eta EBk 3. Guztira 43. Legebiltzarkide konstituzionalistak, ostera, 32 baino ez dira. Honek esan gura dau legebiltzarkideen % 60 baino gehiago bestelako marko baten aldekoa dala. Legebiltzarra gure gizartearen pentsamentu politikoaren isla demokratikoa dala sinisten badogu eta orain hiru urteko kanpainea zelakoa izan zan gogoan badaukagu, onartu egin behar dogu gizarte honeetan beste izaera bateko markoaren aldeko apustua argia zala. Horixe ikusi zan pasa dan egueneko botazinoan.