Durango, urteroko erromeria
2003-12-15 00:00 eretxiaMilitantziak bultzatuta kulturea salbauko ete dogu?
Azken urte honeetan inpresinoa hartu dot ez ete dan lagun asko Durangora joango "joan behar dalako". Eskaparate bihurtu da Durangoko azokea, euskal kulturearen eskaparatea. Baina ez dakit nik eskaparate eder horren atzetik gure kulturearen ahultasun batzuk ez ete doguzan ezkutetan.
Entzun izan dogu aurtongo urtea petrala zala salmenten aldetik. Durangoko Azokara bitartean bai behintzat. Hori entzunda, bat baino gehiago harritu egin da. Sekulako gorakadea izan dau kulturearen industriak Euskadin azken urteotan. Kalidade handiko idazleak ...
Iturgaiz musikaria
2003-12-01 00:00 eretxiaEz naz ni izango popularren defendatzailea, baina onartu behar da Euskal Herrian bizi dogun egoereak ez dauela laguntzen maila oneko politiko konstituzionalistak sortuarazoten. Preparazino eskasa, berba egiteko erreztasunik eza eta diskurso sinple baino sinpleagoa agertu izan dabe euskal politiko konstituzionalistek. Ez doguz ezustekoan hartu, beraz, hauteskundez hauteskunde Euskadin euki dabezan porrotak.
Euren gabeziak ikusita, ahalegindu izan dira Madriletik entzute handiko morroiak ekarten, bai zerrendaburu legez eta bai mitinetarako amu modura. Ahalegin horreek ez dira bape eragingarriak izan alderdi konstituzionalentzat. Katalunian ...
Letizia eta printzipitoa
2003-11-15 00:00 eretxiaLehenengo eta behin, Letizia dibortziatutako emakumea dala entzun dogu. Eta zer? Hamaikatxu bikote desegiten dira Estaduan zehar. Makina bat andra dagoz han hemenka euren bizitza berregin gurean eta ez daukie edozein gizon aukeratzeko eskubiderik? Zalantza barik, bai. XXI. gizaldian gagoz, zorionez.
Hori bai, akordetan naz zelako katramilak izan ziran Feliperen aurreko neskalagunen bizimoduaren gainean. Neska horreen gurasoak bananduta egozala, horreetako batek azpiko arroparen desfileak erdi biluzik egin izan dituela eta Amatxu bihotzekoa! zer eta luteranoa zan bera. Jarrera ezin atzerakoiagoa ...
Txin txin, diruaren hotsa…
2003-11-01 00:00 eretxiaPresino ugari sufriduko dabez Euskal Erakundeek euren egitasmo politikoa aurrera eroan gura izateagaitik. Diruaren kontua Madrilgo Gobernuaren beste atxaki-eraso bat besterik ez da. Gogoan dogu oraindino, azken hauteskunde autonomikoen aurrean izandako erasoaren ondorioa. Orain datorren ekaitzak, ostera, txiki itxiko dau ordukoa. Zelako ondorioak ekarriko ete ditu oraingo erasoak?
Iñaki Atxutegi
AUPA JOANE, ZORIONAK (baita zuri be Igor Astarloa)!!!
2003-10-15 00:00 eretxiaHorrexegaitik dauka meritu handia Joane Somarribak lortutakoak. Hiru Tour, Giro bi, erlojupeko Munduko Txapelketea...; harrigarria bada be, Joanek sekulako arazoak izan ebazan igaz taldea topetako baina zailtasun edo traba guztiei aurre egin eta garaipen handiak lortu ditu Sopelako gure txapeldun handiak.
Badakigu estualdi handiak pasau dituala bere ibilbide profesionalean, denpora luzea emon dau talde barik, orain urteak Italiara joan behar izan eban bizikleta ganean jarraitu ahal izateko eta badakigu diru gitxi irabazten dala bizikletearen ogibideagaz. Horrezaz ganera, badakigu, Joaneren irribarre ...
Euskadi erditzeko bidean dago. Bikotxak ete?
2003-10-01 00:00 eretxiaEz dau inork ezer argi esaten, baina nire buruagaz berbetan nabilenean, aitortu egiten dot Legebiltzarrak erdituko dauen umea EAJk erdituko dauena bezain inportantea izango dala euskal gizartearentzako.
Iñaki Atxutegi
Zentsura barria iragarkietan
2003-09-15 00:00 eretxiaIragarkietan zenbat-gura informazino jaso geinke; iragarkion bidez konturatzen gara enpresa hau ala bestea atzerakoia dan, antxinako ideiak daukazan edota bezeroak memelotzat hartzen dituan ala ez. Beraz, era batekoa edo bestekoa izan, guk geuk ikusi eta egiaztatzen dogu eta gure esku dago promozionetan dabezan produktu horreek erostea ala konpetentziaren eskaintzea onartzea. Gizarte arduratsua eregiteari ez deutso bape laguntzen salbatzaileen beharrak.
'Borondate onenagaz' egiten diran hamaikatxu lan eta presinok murriztu egiten dau pertsona bakotxaren ardurea. Gure beharra izan beharko litzake produktuak epaitzea ...
Bigarren transizinoa martxan dago
2003-09-01 00:00 eretxiaGauzak holan, ezin da ukatu datorren urteko hauteskundeak garrantzi handikoak izango dirana. Bestalde, ikusi beharko da Alderdi sozialistea ideia horri eusteko moduan dagoan ala ez boterea eskuratu ezkero. Askok gogoan daukagu oraindino sozialistak ez zirala gauza izan Gernikako Estatutua beteteko eta euretako askorentzat debate hau ez dala eurena.
Ekimen politikoa ezinbestekoa da euskal instituzinoen aldetik, beraz. Euskaldunon gehiengoak eskatzen dituan aldaketak egiaztatzen diran ala ez ikusteko, hasitako bideari eutsi beharra dago. Hemetik aste gitxitara izango dan Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren zain ...
Guggenheim efektuaren beste aldea
2003-08-15 00:00 eretxiaBurua beharrean ipini eta arin akordauko gara orain denpora asko ez dala Domekea egun "sakratua" zala. Goizeko mezea entzutea eta arratsaldean "Katedral"-eko futbol partidua ikustea ziran eginbehar bakarrak. Nahiz eta urteak joan egin jakuzan, mentalidade bardin antzekoagaz jarraitzen dogu eta gauza barrietara ohitutea gatx egiten jaku. Sarri ikusten doguz turistak Bilbon zehar noraezean zer egin jakin barik. Bilbo zerbitzu uriburua dala aldarrikatzea oso erreza da. Benetako eta kalidadezko zerbitzuak eskaintzea, ostera, ez horrenbeste.
Gauzak holan, urteak emon ditu Guggenheim ...
Etorkinen integrazinoa: derrigor egin beharreko beharra
2003-08-01 00:00 eretxia
Batek baino gehiagok esan izan dau: herri pobreek garapen ekonomikoa ezagutu ezkero akabo pobrezia. Egia biribila da hau. Gure burua zuritzen gabilz behin baino gehiagotan alkartasunaren ganean berbaz. Baina ez ete da hoba izango lanpostu jakin eta zehatzak etorkinei artez-artez eskaintzea? Ez ete da hoba izango gizakioi zor jakuzan baldintza duinak eskura jartzea? Ez ete da hoba gaur kainaberak eskaini arrainak gaur bihar eta etzi emon barik?
Iñaki Atxutegi
Askatasun egarria barriro zabaltzen
2003-07-15 00:00 eretxiaErrez baino errezago sartu eta saltzen dan ideia barruratu dabe popularrek, hau da, ez dago arazo politikoak politikoki konpontzerik. Are gehiago, ez dago arazo politikorik. Gizartean sufritzen doguzan arazoen zergaitia seguridadearen faltan topetan dogu. Beraz, seguridadea indartu behar da. Azken finean, seguridadearen atxakian askatasunen murrizketea apliketan da. Ideia hau Espainako Estaduan lez beste hainbat lekutan be zabaldu izan da.
Holako sinplekeriak zabaltzeko gizarte akritikoa behar izaten da. Horretarako komunikabideek ezinbesteko papera jokatzen dabe. Pentsetan ixten ez deuskun entretenimentu antzua, desinformazinoa ...
Ahoberokeria ala benetako mehatxua?
2003-07-01 00:00 eretxia
Dantza zaharrean gagoz barriro. 1998tik hona abertzaletasunaren kontrako erasoen ondorioz, errez eta gorritu barik onartzen dira holako mehatxuak euskal gizarte osoarena dan autogobernuaren kontra. Euskaldun eskertxarreko horreek ez dabe behar bezela eskertzen Espainak hain eskuzabalki emondako autonomia. Zigorra merezidu dabe. Baina zertan gauzatuko ete dira mehatxu horreek?
Ez dago jakiterik une honetan, egia esanda. Ez dot uste Euskal Telebista edo Euskadi Irratia gure uhinetatik desagertuko diranik. Ez dot pentsetan Guardia Zibilak ikastolak zarratuko dituanik. Ez dot sinisten ertzainak etxera bueltauko ...
Alternatibarik ez Estaduko Gobernurako
2003-06-15 00:00 eretxia
Sekretu bat kontauko dot orain eta hemen. Canal Pluseko Giñolak oso gustoko dodaz. Bolada luze batean eurak ziran Estaduko oposizino politiko bakarra. Egurra emon deutse PPri kupida barik. Baina ez dakit nik gogorragoak ez ete diran Zapatero eta oposizinoa egiteko bere estiloagaz.
Hamaikatxu aldiz entzun izan dogu Zapatero lar malgua dala, lehengo PSOEren zorrak pagetan dagoala, Estaduko interes sakrosantuak ondo lotuta daukala. Kontua da ze PSOEren botoemoile asko eretxi horregaz bat datozela. Eta botoemoileen artean, hasarrea eta ilusino faltea badagoz ...
Gora ala behera egin, hauteskundeetan danak gora!
2003-06-01 00:00 eretxia
Baina emoitzak alde batera itxita, udaletako eta aldundietako saltseaz ganera, hurrengo hilebeteetako ibilbide politikoak gure arretea erakarriko dau. Ezker abertzalearen hilketa zibila alde batetik, horren ondorio guztiakaz. Ibarretxeren planaren hurrengo pausuak bestetik. Alderdi Popularrak argi baino argiago ikusi dau euskal kontuetan egurra emokeran onurak lortzen dituala eta emoten dau orain arte egindakoak txiki geratuko dirala. Denporeak esango dau. PSOEren aldetik zeozeren zain egotea denporea alperrik galtzea da.
Beste alde batetik, pozik egon behar dogu hauteskunde kanpainan atentadurik izan ez dalako ...
Udal hauteskundeak baino gehiago?
2003-05-15 00:00 eretxia
Horrexegaitik, nik pentsetan dot esker abertzalearen zaleek baliodun botoa emon behar dabela hurrengo hauteskundeetan. Eta hauteskunde gauean hasita, normalizazino politikoaren alde agertu diranei sendo eskatu behar deutse botoemoile horreek aurrerantzako pausuak emon daiezala. Ez daitezela kudeaketa eta itxura hutsean geratu, izan be, horixe izango litzateke Alderdi Popularra gehien minduko leuken mobimentu politikoa.
Unai Jauregi
Futbola, kirola baino gehiago
2003-05-01 00:00 eretxia
Lehoi profesionalak bihotzaren barrenean doguz antxinatik baina lehoi emeek bihotza hamaikatxu zatitan apurtu deuskue euren beharragaz. Zorionak. Gaiaren harian, danon ahotan dabilen eztabaidearen aurrean, hau da, Athleticeko neskek gabarrea merezidu ete daben eztabaidearen aurrean, erantzuna argia da: BAI.
Unai Jauregi
Udal jarduna kutsatu gura ete?
2003-04-15 00:00 eretxia
Ez dot esan gura herrietako lan politikoa gardena ta polita dala beti. Ezinikusiak, arazoak, eztabaida antzuak eta gainditu ezinezko arazoak be badagoz. Zelan ez?
Dana dala, herri bakotxak bere dinamika ta bere martxea dauka. Badagoz giro ona baino hobea bizi dabenak eta baita giro petralean dabilzanak be. Nahikoa izaten da komunidadearen ardurak eta burukominak aurrera atara gura izatea. Askotan, esker txarrekoak dira, sarritan pagetan ez diranak. Onartezinak dira kanpoko kutsadura horreek. Onartezina da odola udal aretoetan zabaltzea. Eta ez dago ...
Informazinoa & desinformazinoa
2003-04-01 00:00 eretxia
Baina gu uritar sinpleak baino ez gara. Arduratzekoa izaten da txosten eta hausnarketa sakonak egiteko dagozanak sinplekeria eta topikoetan jausten ikustea. Horra Palestina, Txetxenia edota Euskal Herriaren ganean esaten dana. Nagi intelektuala oso zabalduta dagoan gaixotasuna da, eta bai mundua ulertzeko interes faltea be. Bestelako interesak, ostera, sobran dagoz munduan zehar.
Iñaki Atxutegi
Irak - Euskadi
2003-03-15 00:00 eretxia
Gure euskal arazoagaz pasetan dan modura, muturretan dagozanak dira oihu eta deiadar handienak egiten dituenak. Asko dira alde ala kontra larregi pentsau barik jarrerea hartzen dabenak. Euskadin, Palestinan, Iraken eta gatazkan dagozan ganerako herri guztietan, muturretatik ez da arazoen konponbidea etorriko. Han, hor eta hemen indarkeriak arazoa konponbidean ipini barik, larriagotu egingo dau. Han, hor eta hemen armazaleak erraz baino errazago topauko ditu atxakiak bere dantza odoltsuan jarraitzeko. Emon deiotsegun aukerea berbeari.
Iñaki Atxutegi