Askatasun egarria barriro zabaltzen
Errez baino errezago sartu eta saltzen dan ideia barruratu dabe popularrek, hau da, ez dago arazo politikoak politikoki konpontzerik. Are gehiago, ez dago arazo politikorik. Gizartean sufritzen doguzan arazoen zergaitia seguridadearen faltan topetan dogu. Beraz, seguridadea indartu behar da. Azken finean, seguridadearen atxakian askatasunen murrizketea apliketan da. Ideia hau Espainako Estaduan lez beste hainbat lekutan be zabaldu izan da.
Holako sinplekeriak zabaltzeko gizarte akritikoa behar izaten da. Horretarako komunikabideek ezinbesteko papera jokatzen dabe. Pentsetan ixten ez deuskun entretenimentu antzua, desinformazinoa eta toxikazinoa nagusi albistegietan. Baina urtekerarik ete dago?
Egon badago. Zorionez, guzurrak irunsteko ahalmenak badauka mugarik. Euskadin hamaikatxu aldiz erakutsi izan dogu zirimola edo ekatxaren aurrean tente egoteko ahalmena. Britaina Handian gero eta gehiagok imajinetan dabe Tony Blair sur luzeagaz. AEBetan komunikabideek jentearen atentzinoa Irakerantza zuzendu gura daben bitartean, asko euren boltsikoetara begira dagoz. Eta Espainia? Espainia beti ezbardina izan da. Betirako ete?
IƱaki Atxutegi
New Yorkeko Torre Bikotxak bota ebezanean, ez genduan uste orduan sortu zan lurrikarea hain sakona izango zanik.
Bolada batean ahaztuta baegoan be, ez da atzo goizekoa seguridadearen eta askatasunaren arteko eztabaidea. Azken hogei urteotan, Hego Amerikako herrietan diktaduren ordez, demokraziak daukaguz. Prozesua ez zan hor geratu. 1989an Berlingo harresia jausi izanak askatasuna munduko azken txokoraino zabaldu eban. Gaur egun demokraziak ez diran herriak demokraziaren itxureari eusten ahalegintzen dira zelan edo holan. Itxura guztien arabera, askatasuna nagusitu zan seguridadearen ondoan.
Egun batetik bestera, goitik behera aldatu zan munduko eretxi publikoaren aldartea. Seguridadearen ganeko obsesinoak dana jan behar dauela emoten dau. Obsesino horretan konserbadoreak eta aurrerakoiak jausi dira.
Sarri askotan, honeek amerikanoen kontuak dirala esaten dogu. Gu europarrok ezbardinak gareala uste dogu: zabalagoak, kosmopolitagoak, solidarioagoak, askatasun indibidualak gehiago maite doguz, politikean gehiago sartzen gara...; baina zer pasetan da benetan Europan? Eta Espainar Estaduan?
Azken pare bat urteotan Madrilgo Gobernuak sekulako zartakoa emon izan deutso askatasunen sistemeari. Larregi sakondu barik, horra Alderdien Legea, CESIDen Lege barria edota ideia ezbardinak deuseustatzeko egindako behar ikaragarria. Eta zerrenda egunero luzatzen dabe. Bazterretan entzuten da Alderdi Popularra neofrankistea dala, aspaldiko ideiak gaurkotu egiten dituala eta beste hainbat gauza. Baina harrigarria da urteetan botoa sozialistei emon deutsen asko eta asko orain popularrei emoten deutsela ezelako arazo barik. Lehen ezkerrekoak, orain konserbadoreak...