Eretxia
II. urtea // 22. zenbakia - 2003ko martiaren 15a
Ekinaren ekinez, Egunkaria Egunero
Bizkaie!
Esandakoak esanda dagoz baina 22. zenbaki honetan be, Bizkaie!, Bizkaierazko Aldizkari Elektronikoak alkartasun osoa adierazo gura deutso Euskaldunon Egunkariari. Eutsi gogor. Gure partez, besarkada beroa Egunkaria eta Eguneroko beharginei eta euskera hutsezko egunkaria preparetan dabilzan guztiei.
Ekinaren ekinez, Egunkaria Egunero.
Internauten ekinbidez, aurrera.net gunea be Sarean agertu da. Kudeaketea Kontseiluak eta Egunkariak egingo dabe eta asmoa munduan zehar Euskaldunon Egunkariaren zarratzeaz eta hizkuntza normalizazinoaren inguruan informazinoa zabaltzea da.
Aurrera.net guneak hizkuntza eskubideen, adierazpen askatasunaren eta personen eta kulturen arteko alkarbizitza baketsuaren alde egiten dau.