Gora ala behera egin, hauteskundeetan danak gora!
Baina emoitzak alde batera itxita, udaletako eta aldundietako saltseaz ganera, hurrengo hilebeteetako ibilbide politikoak gure arretea erakarriko dau. Ezker abertzalearen hilketa zibila alde batetik, horren ondorio guztiakaz. Ibarretxeren planaren hurrengo pausuak bestetik. Alderdi Popularrak argi baino argiago ikusi dau euskal kontuetan egurra emokeran onurak lortzen dituala eta emoten dau orain arte egindakoak txiki geratuko dirala. Denporeak esango dau. PSOEren aldetik zeozeren zain egotea denporea alperrik galtzea da.
Beste alde batetik, pozik egon behar dogu hauteskunde kanpainan atentadurik izan ez dalako; triste, ostera, egun batzuk beranduago ETAk lagun bi hil eta hankaz gora jarri dauelako barriro Euskal Herria. Harrigarria begitandu jaku ETAren komunikatuen dantza zoroa. Eztabaidea ete dago ETAren barruan? Norabide politikoa argitu barik oraindino? Kontua da ze urtekerarik bako kalean sartu dala ezker abertzale ofiziala. Aralarrek izandako erdipurdiko emoitzek ez deutse bide argirik erakutsi. Baina zalantza barik orain arteko bideak ez dauka jarraipenik. Zirt ala zart egiteko sasoia da. Politikearen sasoia.
Unai Jauregi
Hauteskundeen biharamona ikuskizun barregarria izaten da. Alderdi eta koalizino guztiak irabazle izaten dira hauteskundeetan. Danak garaile, danak gora. Herritarron lana izaten da sarri askotan datu matazea askatzea eta benetan zer pasau dan argitzea. Ez da lan erraza izaten.
Duda barik EA-EAJ koalizinoa izan da hauteskunde honeetan irabazle nagusia. Nahiz eta erdipurdiko edo hala-holako koalizinoa osotu eta hamaikatxu herritan erdibiturik aurkeztu izan, emoitza bikainak lortu ditue. Hainbat alkate ta zinegotzi, gehiengo osoa Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietan eta zerrendarik bozkatuena Arabako Batzar Nagusietarako.
PPk eta PSOEk ez dabe arrakastarik izan. Bilboko Udalak Azkuna jeltzalearen eskuetan jarraituko dau eta segurutik Arabako Diputazinoa eskuratu egingo badabe be, ez da politikoki erraza izango zerrendarik bozkatuena alboratzea. Herritar askok pentsetan dabe holango koalizinoak ez dirala egokiak, lehenengo indar politikoak instituzinoaren agintea hartu behar dauelako.
Estadu mailan, PPk ondo eutsi deutso erronkeari. Euskadin, ostera, ezinean dabil boterea eskuratzeko orduan. Bere momenturik onenak pasau dira honezkero. Ustezko alternatiba konstituzionalistea arnasestuka dabil.
Sozialistak be ez dabilz ondo. Bizkaian Ibaiezkerreko euren gotorleku tradizionala galdu dabe eta zenbait lekutan alkate jeltzalea izan daiteke. Estaduan legez, Euskadin be frustrazinoa nagusi izaten da euren lerroetan, emoitzak uste baino eskasagoak izan diralako.
Ezker Batua be ondo baino hobeto. Hainbat udaletxetan ezinbesteko gobernukidea izango dira. Gobernuan egindako beharraren ordaina, duda barik. Handik eta hemendik etorri jakez botoak. Ez dau emoten igoera honek goia jo dauenik.
AuB alegalaren botoak linboan geratu dira. Halan da be, ukaezinezkoa da ezker abertzalea aurrekoetan izandako boto mailatik urrun geratu dala. Hainbat boto EAJ, EA edo EBra joan dira hauteskundeotan. Bozeroale ofizialek euren ilegalizazinoaren ondorioa dala dinoe, baina gogoratu behar da ETAk su etena bertan behera itxi ebanetik goitik behera doazela, bai politikoki eta bai boto kopuruaren aldetik be.