AUPA JOANE, ZORIONAK (baita zuri be Igor Astarloa)!!!
Horrexegaitik dauka meritu handia Joane Somarribak lortutakoak. Hiru Tour, Giro bi, erlojupeko Munduko Txapelketea...; harrigarria bada be, Joanek sekulako arazoak izan ebazan igaz taldea topetako baina zailtasun edo traba guztiei aurre egin eta garaipen handiak lortu ditu Sopelako gure txapeldun handiak.
Badakigu estualdi handiak pasau dituala bere ibilbide profesionalean, denpora luzea emon dau talde barik, orain urteak Italiara joan behar izan eban bizikleta ganean jarraitu ahal izateko eta badakigu diru gitxi irabazten dala bizikletearen ogibideagaz. Horrezaz ganera, badakigu, Joaneren irribarre gozo horren atzean oso andra adoretsua izkutatzen dala. Baten baino sarriagotan argi geratu da bere borondatea, bere burua gainditzeko gogoa itzela dala, eredugarria.
Urrezko dominea irabazi eta Joaneren malkoak ikusita danok hunkitu ginan. Somarribak kirol bizitzan sufridutako zailtasunak zelan gainditu dituan miresten dot. Badakit "matxito" asko hauts eginda, etsi-etsi eginda geratzen garela arazorik edo oztoporik txikerrena topetan dogunean. Miresgarriak dira haren egitadak. Ez emakumezkoa izatearren, ez euskalduna izatearren, ez bada oso pertsona gitxik lortzen dabena lortzearren. Joane Somarribarena borondatearen garaipena izan da. Zorionak.
IƱaki Atxutegi.
Egia esan behar dot: Ez naz bape kirolzalea. Nire garriak argi eta garbi adierazoten dau ez nazela praka laburrak jantzita, etxetik arineketan urtetan dauenetarikoa. Txikitan erregalau eusten bizikletea hautsez beteta dago etxeko ganbaran eta igerilekura lagunak ikusten baino ez naz joaten.
Hau guzti hau esatearren, nire lagun medikuek belarritik hartuko nabe ejenplu txarra emoten dodalako. Tira, behin hasi ezkero, dana esan behar da: paseoan edota ohean botaten dodaz nire izerdi bakarrak.
Bero-bero eginda, aitorpenakaz jarraituko dot: "sillonbol" izeneko hori be ez jat gustetan. Ez dot sekulan aituko lagun batzuek telebista aurrean orduak eta orduak zelan emoten dabezan. Denporapasarako baino gehiago denporea galtzeko bidea dala pentsetan dot.
Azken urteotako kirola izarretakoa edo goi mailakoa baino ezin da izan, antza. Eredu jakin bat nagusitu da zaleon artean. Kirolari edo talde galaktikoek gure atentzinoa erakarri dabe. Eta atentzinoagaz batera, publizidadea, dirua eta zaleen maitasuna.
Oso gitxitan eukiten dogu talde txikerren estutasunen barri. Lantzean behin jakiten dogu talde pobre bat desagertzeko arriskuan dagoala edota gorriak ikusten dabezana aurrera egiteko.
Beste alde batetik, kirol mundua oso matxistea da, zalantza barik. Lehen aitatutako diru arazo horreek gizonezkoen kirolean emoten badira, zer esanik ez andrazkoenean. Ganera, badagoz bape lotsa barik andrak eskaratzera bueltan bialtzen dabezanak. Hankartekoak badauka bere eragina kirol munduan, zoritxarrez.