Iturgaiz musikaria
Ez naz ni izango popularren defendatzailea, baina onartu behar da Euskal Herrian bizi dogun egoereak ez dauela laguntzen maila oneko politiko konstituzionalistak sortuarazoten. Preparazino eskasa, berba egiteko erreztasunik eza eta diskurso sinple baino sinpleagoa agertu izan dabe euskal politiko konstituzionalistek. Ez doguz ezustekoan hartu, beraz, hauteskundez hauteskunde Euskadin euki dabezan porrotak.
Euren gabeziak ikusita, ahalegindu izan dira Madriletik entzute handiko morroiak ekarten, bai zerrendaburu legez eta bai mitinetarako amu modura. Ahalegin horreek ez dira bape eragingarriak izan alderdi konstituzionalentzat. Katalunian legez, Euskadin ez doguz begi onez ikusten "parakaidista" horreek. Antzeko jokabide eta jarrerakaz jarraituko dabela jakinik, ez dot uste aurrerantzean be etorkizun politikorik oparoena izango dabenik indar kontituzionalistek.
Hori bai, danetik entzun izan dogu Iturgaizen kontu honen ganean, baina nire ustetan galderarik garrantzitsuenak erantzun barik geratu dira: jakinaren ganean egoan Jaime Mayor Oreja bere alderdikideak egindakoaz?, zergaitik ez da Oreja jauna jentaurrean agertu Iturgaizen alde?, hainbat botazinotan eta, kasu batzuetan, erabagi garrantzitsuak hartzeko botazinoetan Legebiltzarrean ez dala egon kontuan hartuta, ez ete dabe gura izango 'piper egite' hori tapau holango trikimailuak erabiliz?
IƱaki Atxutegi
Lehendik be bagenkian Carlos Iturgaiz musikari "trebea" zana. Akordeoia joten Maria Teresa Camposen telebista saioan egin eban erridikulua ez dogu errez ahaztuko. Eta nekez joango jaku memoriatik orain gitxi Eusko Legebiltzarrean interpretaturiko "botoi-dantzea".
Iturgaiz jaunaren lehenengo erreakzinoa dana ukatzea izan zan. Lagun izan eban zeregin horretan Leopoldo Barreda bozeroale popularra. Euskal Herri osoak Iturgaizen iruzurra telebisinotik ikusi ebanean, orduantxe onartu eban 'politikoaren' hanka sartzea. Guzur galantari eusten ahalegindu ziran pasautakoa irudi argigarrietan konprobau arte behintzat eta gizartean negargarri geratu ostean.
Azken urteotan, Iturgaiz jaunak aurpegi bi izan ditu euskal gizartean. Komunikabideek politiko ausartaren irudia saldu gura badeuskue be, kalean politikorik barregarriena da, bape duda barik. Makinatxu bat txiste, trufa eta txantxaren protagonista, euskal herritarrek sarri erabilten dabez lagun artean PPko bozeroalearen irudia eta jarrerea haren kontura barre egiteko.