Bigarren transizinoa martxan dago
Gauzak holan, ezin da ukatu datorren urteko hauteskundeak garrantzi handikoak izango dirana. Bestalde, ikusi beharko da Alderdi sozialistea ideia horri eusteko moduan dagoan ala ez boterea eskuratu ezkero. Askok gogoan daukagu oraindino sozialistak ez zirala gauza izan Gernikako Estatutua beteteko eta euretako askorentzat debate hau ez dala eurena.
Ekimen politikoa ezinbestekoa da euskal instituzinoen aldetik, beraz. Euskaldunon gehiengoak eskatzen dituan aldaketak egiaztatzen diran ala ez ikusteko, hasitako bideari eutsi beharra dago. Hemetik aste gitxitara izango dan Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren zain geratuko gara oraingoz baina benetan garrantzitsua izango dalakoan nago. Baita hurrengo hilabeteak be.
IƱaki Atxutegi
Euskal politikagintzan asko dira denporan atzera begira dagozanak. Batzuk faltan botaten dabez Ajuria Eneako itunaren sasoiak. Lizarra-Garaziko kontuak be gogoan daukaz batek baino gehiagok.
Ez dira honeek, ostera, atzera begiratzeko momentuak. Orain urtebete Ibarretxe Lehendakariak bere "plana" aurkeztu ebanetik hamaikatxu uste, eretxi, burla eta enparau entzun izan doguz. Baina oraindino erantzun barik geratzen dan zalantzak hortxe dirau: badakigu benetan zertan datzan Ibarretxeren egitasmoa?
Esan behar dogu ezer baino lehen planaren nondik norakoak ez doguzala zehatz ezagutzen. Bai, ostera, letra handiak. Jakin badakigu Lehendakariak Euskadiko Elkarte Autonomoa eta Estaduaren arteko hartu-emon sistemea aldatu gura dauela. Eta horrek, hain zuzen, artega jarten ditu Estatuko politikoi eta eretxi emoleak.
Ez dot uste errealidadetik oso urrun nagoanik Euskadin bigarren transizinoa martxan dagoala baieztau ezkero. Lehenengo transizinoaren ondorioz, egun indarrean eta bete barik dagoan Gernikako Estatutua etorri zan. Ikusteko dago bigarren transizinoak zer ekarriko dauen gure herri honetara. Ez dau emoten oraingo pasadizuak antzuak izango diranik eta zeozer (edo zeozer baino gehiago) aldatuko dala segurutzat jo leiteke.
Harritzekoa da zelan zabaldu dan Estaduko egiturearen gaineko debatea. Eusko Legebiltzarrean egitasmoa zabaldu orduko bereak eta bi entzun genduzan haren gainean. Orain, ostera, inor gitxik jarten dau zalantzan zelanbaiteko aldaketea gauzatu behar danik. Elorza, Maragall, Chavez bera be agertu izan dira Autonomi Estatutuen aldaketearen alde.