Zentsura barria iragarkietan
Iragarkietan zenbat-gura informazino jaso geinke; iragarkion bidez konturatzen gara enpresa hau ala bestea atzerakoia dan, antxinako ideiak daukazan edota bezeroak memelotzat hartzen dituan ala ez. Beraz, era batekoa edo bestekoa izan, guk geuk ikusi eta egiaztatzen dogu eta gure esku dago promozionetan dabezan produktu horreek erostea ala konpetentziaren eskaintzea onartzea. Gizarte arduratsua eregiteari ez deutso bape laguntzen salbatzaileen beharrak.
'Borondate onenagaz' egiten diran hamaikatxu lan eta presinok murriztu egiten dau pertsona bakotxaren ardurea. Gure beharra izan beharko litzake produktuak epaitzea, gustoko doguzanak sarituz eta gusto txarreko iragarkiak zigortuz. Kontrakoa esaten bada be, prezioa ez da baldintza bakarra produktua erosteko orduan.
Ohitura txarrak hartu doguz gure gizarte honetan. Ez dogu 'arazorik' gura, gero eta ardura gehiago ixten doguz besteen eskuetan. Oso arriskutsua izango litzake gauzak hausnartu edo pentsetako zeregina be beste batzuei lagatea. Gero eta lerdoagoak ete gara?
IƱaki Atxutegi
Nahiko deigarria izan da azken boladan zenbait iragarkien harian entzun eta ikusi doguna. 'Bocata' elikadura etxeak bertan behera itxi behar izan dau bere iragarkiaren emonaldia nekazari edo baserritarrek ez ebelako begi onez ikusten nekazal munduaren gainean azaltzen zan ikuspuntua.
Era berean, telebista kate batek baino gehiagok ez dau gura izan 'Axe' desodorantearen iragarkia zabaldu, batzuen eretxiz matxistea dalako.
Egia esan behar badot, Bocataren iragarkia ez jatan bape gustau. Axerena barregarria bezain inozoa izan da nire ustetan. Baina oso gitxi gustau jat sarritan sufritzen dogun eta dagoeneko ohitura bihurtu dan zentsura mota barria.
Politikoki zuzena ez dan kontuak arazoak izaten ditu komunikabideetan agertzeko. Zenbait taldek (nekazariak, feministak, arrazismoaren kontrakoak eta bestelako taldeek) presionau egiten dabe euren kontrako mezuak agertu ez daitezan. Aitatutako iragarkia nekazariek euren kontrako eraso lez hartu dabe eta telebistetako arduradunek dagoeneko erretirau egin behar izan dabe.
Feministak, ostera, gogaitu egiten dira andrak gizonen esanetara agertzen diranean.
Itxuraz behintzat, gizarte librea da gurea. Bakotxak gura dauena esateko eskubidea dauka. Eta bakotxarena da gura dauena erosteko eskubidea. Merkatu librean gagoz. Baina merkatu librean danok euki beharko geunke informazino osoa jasoteko modua, gurea gizarte librea da eta. Gauzak holan, publizidadea beste informazino mota bat da.