Eretxia  II. urtea // 29. zenbakia - 2003ko garagarrilaren 1a

Ahoberokeria ala benetako mehatxua?


Dantza zaharrean gagoz barriro. 1998tik hona abertzaletasunaren kontrako erasoen ondorioz, errez eta gorritu barik onartzen dira holako mehatxuak euskal gizarte osoarena dan autogobernuaren kontra. Euskaldun eskertxarreko horreek ez dabe behar bezela eskertzen Espainak hain eskuzabalki emondako autonomia. Zigorra merezidu dabe. Baina zertan gauzatuko ete dira mehatxu horreek?

Ez dago jakiterik une honetan, egia esanda. Ez dot uste Euskal Telebista edo Euskadi Irratia gure uhinetatik desagertuko diranik. Ez dot pentsetan Guardia Zibilak ikastolak zarratuko dituanik. Ez dot sinisten ertzainak etxera bueltauko diranik. Orduan zergatik berba horreek?

Adierazpen horreen arrazoia Mayor Oreja eta Alderdi Popularraren egoeran topau behar dogu. Mayor Oreja, sasoi batean ministrorik maiteena zana Monkloarako lasterketea galtzen dago eta atentzinoa erakarri behar dau lehenengo lerrora bueltetako. Alderdi Popularrak, ostera, aurtengo urtearen arazoak eta porrotak tapau behar ditu. Eta espainiarren atentzinoa desbideratzeko euskal gatazkea baino estalpe edo atxaki hoberik ez dago.

Ganera, Ibarretxe Lehendakariaren plana udagoienean gorpuztuko da Parlamentuan. Estaduko Hauteskunde Orokorrak gainean egongo dira orduan eta Madrilgo Gobernuak zeozelako indarra eta aginpidea dituala ezagutarazo gurako dau. Ez dago baztertzerik, beraz, Aznarrek golperen bat mahai gainean emon izana. Azken asteotan ikusi ta entzundakoa aurrerapena baino ez da. Dana dala, horrenbeste zarata egin arren, euren ezintasuna baino ez da agirian geratuko, zaratatsuena ez da normalean arrazoiduna izaten eta. Sarritan ez dago zarata egin beharrik irabazteko.

Unai Jauregi

Madrazo Sailburuak aurreratu eban bere garaian eta Mayor Orejak baieztatu egin dau azken egunotan. Madrilgo Gobernuak ez dau baztertzen euskal autonomia bertan behera ixtea, beti be, Konstituzino sakrosantua jagon behar dala esanaz.

Berehala bazterrak harrotzen hasi dira, barria ez da edozelakoa izan eta. Nork espero eban holako berba edo adierazpenak normaltasunez entzutea orain hamabost bat urte?

Mozorroa kenduta dabilz Alderdi Popularreko agintaraek. Ez eben onartu Estaduko Konstituzinoa. Ezin eben iruntzi VIII. titulua, Autonomiak garatzen dituana, hain zuzen be. Ez eben onartu Estatutua, 'lartxu' emoten euskulako.

Aspaldikoak dira euskaltzale eta estaduzaleen arteko eztabaidak. Ez dogu aurrera egin XVIII. gizaldian Foruen ganeko eztabaidea hasi zanetik. Orduan be, Madrilgo agintarien esanetan, Foruak Erregeek emondako pribilejioak baino ez ziran, edozein momentutan kendu daitekezanak. Orduko Foruzaleen erantzuna ondokoa izan zan: Foruak euskaldunok betidanik izandako eskubideak dira eta ez dago Erregeen esku eskubide horreek emon ala kentzerik.