Arazoen konponbidea irailerako laga dau PSOEk
2004-06-18 00:00 eretxia
Duda barik, PSOEk PPri kendu egin deutso arma dialektiko bat. Mayor Oreja hautagai popularrak Espainiako euren ideiagaz bigun jokatzea aurpegiratu gura izango deutse sozialistei. Baina ez da hori efektu bakarra. Nora joango ete dira ezker abertzalearen botoak? Abstenzinora ala beste zerrende a batzuetara? Erantzuna bagilaren 13an izango dogu, baina barriro be ikusten dogu hauteskundeen osterako geratzen dirala arazoen konponketea, inoz konpontzen badira. Ikasle txarren antzera, sozialistek ez dabe gura izan bagileko azterketa demokratikora presentau. Irailerako lagako ete dabe?
Iñaki Atxutegi
Popularren arazoak sozialisten mesederako
2004-06-11 00:00 eretxia
Ez dira honeek, ez, Espainiako popularren arazo bakarrak. Botereagaz lagunak ugaldu egiten dira eta boterea galtzeak buruko min ugari emoten ditu. Nora joango ete dira boterean popularrekaz ibilitako hamaikatxu ministro, zuzendari eta gorbatadun? Europako Parlamentura joateko labankada bat baino gehiago izan da, Espainiako boterearen moketea zapaldu ahal izateko denpora luzean itxaron beharko dabe eta.
Euren egoerea goitik behera petralduteko, Hurreko Ekialdean izandako jazoerek arrazoie emon deutse sozialistei. Aznarrek Busheri emondako laguntzino publikoa ez da, hain zuzen, botoemoileek popularren alde joateko ...
Argazki horreen ondorioak
2004-06-04 00:00 eretxia
Demokrazia eta giza eskubideak ezarri gura ebezan Iraken. Edo hori esan euskuen, behintzat. Orain arte euki dogun itxaropen apurra ezerezean geratu da tratu txar eta torturen ganeko argazki gordin horreek ikusita. Gure herrian aspalditik jakin izan dogu estadu baten kalidade demokratikoa, besteak beste, kartzelatan neurtzen dala. Mendebaldeko herriek ez dabe Iraken ejenplurik onena emon, hain zuzen.
Irakeko kartzelatan presoak soldadu estadubatuarren jostailu bihurtuta ikusi doguz. Giza duintasun osoa galduarazo dabe. Ganera, artikulu hau idazten nagoan bitartean entzun dot komunikabideetan ez ...
Europa barriaren errealidade bitxiak
2004-05-28 00:00 eretxia
Ezin da ukatu Europako zabalkundeak eragin ekonomiko handia ekarriko dauala, alde batetik merkatua zabalagoa izango dalako eta, beste alde batetik, sortalderako jokerak indartu egingo diralako. Baina eragin eta aldaketa ekonomikoak begibistakoak izanda, deigarriak dira bitxikeria politiko batzuk.
Hain zuzen be, Europako Batasunean sartu barri diran batzuk, oraintsura arte beste Estadu batzuen menpean bizi izan dira. Ez deutse inork ukatzen Europako partaide izateko eskubidea nahiz eta urte luzetan Sobietar Batasuna edota Jugoslabiako zatiak izan. Era berean, "ahaztu" egiten da sartu barri ...
Estadu Batuak Irakeko laberintotik urten ezinik
2004-05-21 00:00 eretxia
Argi dago, nire ustetan, Estadu Batuetako gobernuak ez ebala ondo pentsau zeintzuk izango ziran gerrearen ondorioak. Ezin da ukatu gaur diktadore basati bat gitxiago dagoala munduan, baina lan handiak dagoz oraindino egiteko pakea Iraken benetakoa izan daiten.
Estadu Batuak, konturatu barik, laberinto bihurrian sartu dira. Ez eben ondo pentsau non sartzen ziran, zein zan egoerea eta zelan konpondu Irakeko arazoak. Pekatu horren penitentzia uste baino gogorragoa izango dala eguneroko albistegietan ikusten dogu.
Iñaki Atxutegi
Konfidantzea eta esperientziaren ganean
2004-05-14 00:00 eretxia
Laurogeigarren hamarkadearen hasikerea, 1983. urtea zan. Hilabete batzuk lehenago Miterrand sozialistea Frantziako gobernura ailegau zan. Politika sozialista peto-petoa egin eban faraoi frantsesak eta Estadu espainiarrean nor eta Boyer ibili zan Rumasa famatuagaz nahastauta.
Historia oso ezaguna da. Gobernu sozialisteak Rumasa desjaubetu egin eban. Beste modu baten esanda, Ruiz Mateos familiari bere enpresak kendu egin eutsozan. Gero, hamaikatxu pasadizu eta antzerki ugari. Nork ez dau entzun "ketepegoletxe" famatua? Edo, zelan ahaztu Superman mozorro horreek? Gero etorri zan etorri zana: "pelotazoak", korrupzinoa ...
Ezin dana agindu, ezin dana bete
2004-05-07 00:00 eretxiaBegibistan dago ez daukadala konfiantza gehiegirik Zapaterok ekarriko dauan aldaketa horretan. Dana dala, zentzuzkoa da epe bat lagatea gobernuei euren lehenengo urratsak emon daiezan kritiketan hasi aurretik, baina lehenago ikusitakoak ikusita eta emon dabezan lehenengo pausuak ikusita ez dago arrazoi larregi itxaropentsu egoteko.
Iñaki Atxutegi
Oporraldia, hori berba majikoa...
2004-04-30 00:00 eretxia
Mendebaldeko gizarteak bidaia maite dau. Bigarren mailan geratu da lana. Kanpoko lekuak, uriak, ganerako kulturak gura doguz gure begiakaz ikusi. "Aireak aldatu" gura doguz, gure eguneroko bizitza aspergarria atzean itxi eta bestelako esperientziak izan hemetik kanpo. 'Ebasinoa' da gure helbururik nagusiena. Beste nonbaiten gagozala egiten dogu ames. Eta ames hau oporretan bete beharko geunke. Ala ez. Gura genduana lortu dogu? Ez? Ez dau ardura, buruan euki doguzan asmo eta ideia guztiak baietz bete hurrengo oporraldian..., udan edo. Pazko astean oporretan ...
Justizia, erreformearen beharrean
2004-04-23 00:00 eretxia
Baina ez daigun ahaztu sozialistek be erruaren "zati" bat badaukiela. Gogoratu daigun Alfonso Guerraren esaldi gordina: "Montesquieu hil da". Beste era batean esanda, Estaduko botereen arteko komunikazinoa ezinbestekoa da. Holan, Gobernurako urteten dan gehiengoa islatu egiten da ganerako botereetan, besteak beste epaileen eta fiskalen gobernu erakundeetan. Zelan bermatzen da, orduan, epaileen independentzia?
Ez dira makalak Zapaterok aurrean daukazan erronkak. Baina garrantzitsuenetako bat Justiziaren benetako erreformea da. Ez dot esaten epaile hau edo hori kendu behar danik. Erreformea sakonagoa eta benetakoa ...
Aniztasuna, aberastasuna
2004-04-16 00:00 eretxia
Hortik kanpo, aniztasuna eta errespetua ondo buztartuta egotea komeni da. Gero eta sarriago ikusten doguz kalean erropa koloretsuak eta gurean orain gitxira arte ikusten ez genduzan kapela, tunika eta enparauak eta, jakina, orain arte pelikuletan baino ikusten ez genduzan ohitura batzuk gure artean biziko doguz. Ez da erreza ganera jatorkun aldaketea. Ez dago jakiterik aldaketa horreek zelako eragina eukiko daben euskal gizartean. Jakin badakigu, hori bai, hemetik gitxira ez dogula harridura aurpegirik jarriko etorkinak euren saltsan gure kaleetan ikusikeran.
Aldaketea ...
Alkarrizketarako momentua. Zertarako alkarrizketea?
2004-04-09 00:00 eretxia
Egitasmo politikoak jarri beharko litzatekez mahai gainean. Sakoneko akordio bat izan behar da helburua. Ez litzateke normala izango azken urteotan pasautakoari lepoa emotea. Badagoz lepozainakaz dabiltzanak, badagoz politikoki ilegalizauta dagozanak, badagoz egungo markotik harantza joan gura dabenak eta gehiengoa osotzen dabenak. Eta horri guztiorri konponbidea emon behar jako. Alkarrizketearen bidez, jakina.
Honen aurrean, galderak oso argiak dira. Kapaz izango ete da Gobernu sozialista barria erronka horreei aurre egiteko euskal abertzaleen botuak beharrezkoak ez diranean? Edota ahaleginduko ete dira barriro abertzaletasuna ...
Espainiako Parlamentua, oilotegi eginda
2004-04-02 00:00 eretxiaZenbaki eta koalizino posibleen saltseak bazterrak astinduko ditu datozen egunotan: CiU eta ERC, edota euskal abertzaleak tartean sartzea, baina ez dau emoten zapaterotarrak horretan ahalegindu be egingo diranik.
Seguru nago Euskadin bat baino gehiagok poz handia hartu dauala ERC eta Nafarroa Baik lortutako emoitzakaz. ERCk alkarrizketearen aldeko apustua egin eta gero danetik entzun behar izan eban. Hartutako jipoiak botu ugari emon deutsoz, zorionez, kanpaina mediatikoak ez dira beti eraginkorrak eta.
Beste alde batetik, Nafarroa Bai lehenengo aldiz aurkezten zan hauteskundeetara ...
Edurra, ikusteko ederra, baina...
2004-03-26 00:00 eretxia
Baina hori guztiori egia izanda, guk geuk be onartu behar dogu ez gareala alemaniarrak. Gure inguruetako trafiko pilaketa askotan ikusitakoa nekez ikusiko geunke Alemanian. Errespetu faltea da nagusi gurean, errepideetako bide bazterrak ez dira hirugarren karrilak, gitxiago edurrez gainezka dagozanean. Ahaztu egiten dogu abiadurea moteldu egin behar dala edurra gogotik egiten dauanean. Ganerako alorretan pasetan dan moduan, insituzinoei erantzukizuna, ardurea eta gestino ona eskatu behar deutseguz, zelan ez, baina horretarako, geure buruari eskatzen eta konpromisoak hartzen jakitea be nahitaezkoa da ...
Ensalada politikoak gatz gehiago behar dau
2004-03-19 00:00 eretxiaZorionez edo zoritxarrez, hauteskunde kanpainak ez dira Estaduan guztiz yankee-zatu. Mezu profilaktikoak alde batera itxita, gatza eta piperra behar izaten dau botoemoleak etxetik botokutxetarako bidaia egiteko. Onerako edo txarrerako, Caroden ganeko azken sasi-informazinoak izango doguz hurrengo aste biotan protagonista, Aznarrek zeruko trumoi guztiak jaurtiko ditu popularrak ez diran guztien kontra eta batek jakin zelako prensa kanpainea preparauko daben datozen egunetarako.
Kontuak kontu, nik faltan botako ditut kanpainan zehar mingainaren artistak, Alfonso Guerra, Xabier Arzalluz, Felipe Gonzalez, Carlos Garaikoetxea,... arerioa lau ...
Nori egiten deutso mesede?
2004-03-12 00:00 eretxia
Kontuak kontu, batek jakin zeintzuk ziran ETAren asmoak. Nire uste apalean, protagonismoa lortzearren, ERC lohitzeko egin dau; euskal herritarren gehiengoak ez dauala ondo ikusten Bergarako proposamena eta PPri itzelezko mesedea egin deutsola esango neuke. Gero eta argiago dago burruka armatuaren denporea amaitu dala. Eta bateren batek pentsau beharko leuke nori egiten deutson mesederik handiena egoera honek.
Iñaki Atxutegi
Pakea, ezinbestekoa autogobernu gehiago lortzeko
2004-02-28 00:00 eretxia
Zurrumurru bat baino gehiago entzun da gai honen harian. Ez da erreza benetako informazinoa eta intoxikazinoa bereiztea. Edozelan be, argi dago indarkeria babestu eta ulertarazoten ahalegindu diranen aldetik etorri behar dala esfortzurik bereziena. Lar erreza izan da urteetan erakutsi daben jarrerea, hau da, ahaleginak besteei eskatu baina behin betiko su etenik aplikau barik. Baldintzabako su etena eskatzen dau euskal gizarteak. Ustez euskal nazinoaren defensarako jaio zan erakundeak ezin dau gorrarena egin deiadar horren aurrean.
Ez dago oraingo momentutik jakiterik non ...
Zerbitzu sekretuak, behar baino sekretuagoak...
2004-02-16 00:00 eretxia
Bonboikeri asko dago komunikabideetan ditxosozko transizino hori dala eta ez dala. Horrenbeste konfetti eta berba gozo erabilten badabez be, ez daigun ahaztu alde ilun asko dagozala. Zertako dagoz Zerbitzu Sekretuak? Zelako lanak egiten dabez? Pelikuletan ikusten doguzan modukoak dira espioi espainiarrak? Lan garbia egiten dabe?
Ez dot erantzunik espero, azken finean zerbitzu sekretuek ez dabelako euren lanaren ganean askorik esaten. Hori bai, lerro artean irakurten badogu eta lantzean behin agertzen diran informazinoak benetakoak badira, ez dogu topauko espioiaren eredua gure ...
Carod-Roviraren delitua: berba egitea
2004-02-01 00:00 eretxia
Azken buruan, faltan bota dodaz alkarrizketearen aldeko ahots gehiago. Faltan bota dot pentsamentu bakarraren kontrako ahots gehiago. Badakigu jakin hauteskundeak gainean dagozala. Jakin badakigu euskal politikagintzan gauzak arin aldatzen dirala. Baina non geratu dira arriskuak hartzeko gauza diran politikoak? Pujol President ohiak argi ta garbi esan deusku politiko ona, fundamentuzkoa arriskuak hartzeko gauza izan behar dala. Hauteskundeak pasau arte itxaron beharko dogu? Bitartean, ERC izango ete da alkarrizketearen alde urtengo dan bakarra?
Iñaki Atxutegi
Nafarroa Bai
2004-01-15 00:00 eretxia
Oraindino ez dago jakiterik ilegalizautako ezker abertzaleak zelan jokatuko dauan egoera barri honetan. Kontrako eretxi batzuk entzun dira baina ez dago esaterik kontrako jarrera argia erakutsi dabenik koalizinoaren osoketaren aurrean ala euren botoen bidez babestuko daben ala ez.
Arnaldo Otegik baten baino gehiagotan zerrenda bateratuak eskatu ditu Hego Euskadiko lurralde guztietan. Erantzuna, ostera, danok espero genduana izan da: ETAren indarkeria da oztopoa. Zalantza barik indarkeriak ozpindu egiten dau euskal politikagintzea. Bigarren Lizarragaz egiten eban ames batek baino gehiagok. Edozelan be ...
Sabino Arana, basajaun hori...
2003-12-31 00:00 eretxiaArrazistea?
Gogoratu daigun haren sasoia Europako herri guztiek bereak eta bi egiten ibili zirala Afrika kolonizau gurean. Sinistuta egozan orduko europarrak zuriak baltzak baino gehiago zirala. Gizon zuriak bere menpean hartu behar izan eban baltza benetako zibilizazinoa erakusteko. Andrazkoak ia-ia ez ziran esistitzen eta botoa emoteko aukerarik barik egozan. Horixe zan XIX. gizaldiko pentsakerea.
Gauzak holan, Hego Afrikan ingelesak eta boersak gerran hasi ziran Afrikako herri aberats hori atrapetako ahaleginetan. Europako eretxi publikoan banaketea zan nagusi. Eta Sabino, arrazista horrek ...