Espainiako Parlamentua, oilotegi eginda
Zenbaki eta koalizino posibleen saltseak bazterrak astinduko ditu datozen egunotan: CiU eta ERC, edota euskal abertzaleak tartean sartzea, baina ez dau emoten zapaterotarrak horretan ahalegindu be egingo diranik.
Seguru nago Euskadin bat baino gehiagok poz handia hartu dauala ERC eta Nafarroa Baik lortutako emoitzakaz. ERCk alkarrizketearen aldeko apustua egin eta gero danetik entzun behar izan eban. Hartutako jipoiak botu ugari emon deutsoz, zorionez, kanpaina mediatikoak ez dira beti eraginkorrak eta.
Beste alde batetik, Nafarroa Bai lehenengo aldiz aurkezten zan hauteskundeetara. Emoitza bikainak lortu ditu eta, ganera, eskainua UPNri ohostu deutso. Aspalditik ez bezela, diputadu abertzale nafarra izango da Madrileko Kongresuan. Alkarte Autonomoan ez zan holakorik ikusi baina abertzaleen arteko batasunaren aldeko apustua egin eben Nafarroan. Begibistan dago apustu hori ondo hartu dabela herritarrek.
Autonomia Erkidegoan, aldaketa nabarmenik ez. EAJ sendotu egin da EAren kaltetan, PPk galdutakoa PSOEk eskuratu dau eta Aralarrek ez dau lortu oraindino alternatiba izateko behar beste indarrik. Eta ahaztu egiten doguz baina egon badagoz ilegalizauta jarraitzen dabenak. Baina honek beste hausnarketa bat merezi dau.
IƱaki Atxutegi
Emoitzak jakin ta berehala egindako balorazinoa da hau. Harrituta ikusi dogu Madrileko atentaduak botoemoileengan izan dauan eragina. Bat baino gehiagok pentsauko eban atentaduak Euskadin eta Katalunyan baino ez ebala kaltetuko Alderdi Popularra, baina ez da holan izan.
Pronostiko eta uste guztien kontra Zapatero izango da hurrengo Madrileko Gobernuaren burua. Raxoyk bereak egin ditu. Ez litzake harritzekoa izango hemetik gitxira Rato edo Orejaren txandea izatea.
Dana dala, Zapaterok ez dau lortu gobernetako behar dauan gehiengo osorik. Gitxienez lagun bi beharko ditu erosotasunez ibilteko. Eta ez dau emoten lagunak merke lortuko dituanik.
Printzipioz, aukera nagusia dauka Zapaterok: IU eta ERCgaz koalizino ituna, hau da Katalunyako formulea Espainiako Gobernura eroatea. Horixe da posibleena oraingoz. Ezin dogu ahaztu, hala eta guztiz be, IUk sufridu dauan kolpea. Jesarleku erdigaz geratu da Llamazaresen alderdia. ERCk, eta batez be, Carod-Rovirak, bere aldetik, indartuta urten dau hauteskundeetatik. Ikusi beharrekoa da lankidetzearen prezioa sozialistentzat jasangarria izango dan. Zalantza barik, Zapaterok burukomin ugari izango ditu hurrengo legealdian zehar.
Nire ustetan, ezin dau ahaztu Zapaterok ez dauela berak irabazi, PPk galdu baino. Madrileko atentaduen informazinoa era nazkagarrian gestionau eben popularrek. Harrituta ikusi dogu horren jokera maltzurra urak euren errotara eroateko. Laban egin dau Gobernu popularrak eta akatsa urnatan pagau dabe.