Eretxia  III. urtea // 42. zenbakia - 2004ko urtarrilak 15

Nafarroa Bai


Oraindino ez dago jakiterik ilegalizautako ezker abertzaleak zelan jokatuko dauan egoera barri honetan. Kontrako eretxi batzuk entzun dira baina ez dago esaterik kontrako jarrera argia erakutsi dabenik koalizinoaren osoketaren aurrean ala euren botoen bidez babestuko daben ala ez.

Arnaldo Otegik baten baino gehiagotan zerrenda bateratuak eskatu ditu Hego Euskadiko lurralde guztietan. Erantzuna, ostera, danok espero genduana izan da: ETAren indarkeria da oztopoa. Zalantza barik indarkeriak ozpindu egiten dau euskal politikagintzea. Bigarren Lizarragaz egiten eban ames batek baino gehiagok. Edozelan be, ames hori baztertu egin beharko da bakea lortu arte behintzat. Bien bitartean, Nafarroa Bai proiektua tarteko, ETA erreferente legez hartzen ez dabenak baino ez dira joango bat eginda hauteskundeetara. Lehenengo pausu hau interesgarria da, zalantza barik.

IƱaki Atxutegi

Orain dala gitxi ezagutu dogu Nafarroa bai proiektu politiko barria: Aralar, Batzarre, EA eta EAJ alkarregaz aurkeztuko dira Hauteskunde Orokorretan Nafarroan.

Kongresurako zerrendaburua, kazetaritza mundutik politikara joandako izar barria da: Uxue Barkos, ETBko kazetaria. Uxue ezagutzen dogunok jakin badakigu harribitxia aukeratu dabela Nafarroako alderdi abertzaleek. Ez da izango kolpe mediatiko hutsa edo maminbako aurpegia.

Zerrendaburua garrantzitsua izanda be, koalizinoa bera osotu izana gogoan euki behar dogu. Ez da bape arraroa holako ekimenak non eta Nafarroan sortzea. Lau alderdiok egitura ahula daukie Nafarroan. EAk eta EAJk, Euskal Autonomia Erkidegoan ez bezela, afiliatu gitxi eta eragin mugatua daukiez. Batzarre ez da askozaz handiagoa. Aralar, ostera, Batasunaren zatiketatik sortutako alderdia da eta bere egiturea ez dago oraindino oso sendotuta.

Egoera honetan, urte luzeetan ahots barik egon dan Nafarroako zati batek bere ahotsa agertu ahal izango dau Madrileko Kongresuan eta hori, berez, oso garrantzitsua da. Ganera, zerrendako goi karguetan dagozanak ikusita, Nafarroa bai proiektuak gehiago emoten dau gizarte ekimena alderdi politikoen arteko koalizinoa baino. Poztekoa izan da alderdi politikoen gainetik Nafarroako gizartearen zati horren ahotsa entzutea. Gobernu nafarraren politika baztertzailearen aurrean, gizarte mobimentuak ikusi doguz manifestazino eta komunikatuetan. Mobimentu horreek emon bahar deutsie babesa koalizinoari.