Eretxia  III. urtea // 55. zenbakia

Konfidantzea eta esperientziaren ganean


Laurogeigarren hamarkadearen hasikerea, 1983. urtea zan. Hilabete batzuk lehenago Miterrand sozialistea Frantziako gobernura ailegau zan. Politika sozialista peto-petoa egin eban faraoi frantsesak eta Estadu espainiarrean nor eta Boyer ibili zan Rumasa famatuagaz nahastauta.

Historia oso ezaguna da. Gobernu sozialisteak Rumasa desjaubetu egin eban. Beste modu baten esanda, Ruiz Mateos familiari bere enpresak kendu egin eutsozan. Gero, hamaikatxu pasadizu eta antzerki ugari. Nork ez dau entzun "ketepegoletxe" famatua? Edo, zelan ahaztu Superman mozorro horreek? Gero etorri zan etorri zana: "pelotazoak", korrupzinoa eta bestelako saltsak.

Frantzian beste horrenbeste. Oso aurrerakoi hasi ziran Miterrand eta bere neska-mutilak. Hasikerako efektu golpeak ezerezean geratu ziran. Gero etorri zana oraingo sozialistek ahaztu gurako leukie. Edo gurago leukie guk ahaztu izatea?

Horregaitik esaten dot nik ez daukadala itxaropen gehiegirik. Nire lagun batek esaten dau sozialistek aurrerakoi itxurak egiteko golperen bat emon behar izaten dabela. Gero eskumearen trazea hartzen dabe, ezelako arazo barik.

Egia da aldaketea egon dala. Aznar eta bere estiloa baztertuta geratu dira eta aldartea ez da lehengo bera. Gehiengo osoa ez izateak be lagundu egingo dau. Gogoratu, Aznarrek abertzaleakaz itunak egin ebazala. Eta aurrerapenak izan ziran autogobernuan bere lehenengo agintaldian zehar. Gehiengo orokorrak erakutsi eban gero popularren benetako aurpegia. Baina sozialistek ez eben askozaz apalago jokatu gehiengo absolutogaz.

Ez daigun ahaztu, amaitzeko, Ekonomi superministroa dan Solbes jaunak ez dauala alaitasun gehiegirik onartuko Estaduko diruagaz. Gizarte alorreko politikak printzipio eta adierazpenetan igarriko dirala uste dot, ez bizilagunen boltsiloetan. Eta Kongresuko eskainu banaketea zelan geratu dan ikusita, errezago entzungo dogu kataluinyerea euskerea baino, Euskal Estatuto Barrirako Egitasmoaren eztabaidea lar aldrebesten edo endredetan ez bada behintzat.

IƱaki Atxutegi

Joan dan asteko nire idazkian esan neban ez daukadala konfidantza gehiegirik Alderdi Sozialisteak Madrileko Gobernuan egingo dauan politikan. Baten batek mahai ganera botako deust Iraken dagozan soldaduak erretiretako erabagia. Horrek frogatuko leuke Zapaterok konfidantzea merezi dauala.

Jente askok gura izan dau erabagi horretan "bolada barria" ikusi zeozelan eta Zapatero jaunak kanpainan zehar agindutakoa bete egingo dauala uste dabe. Estiloa be desbardina izango ei da. Holan, antzeko erabagiak egunez egun ikusiko doguz.

Memoria apur bat egin daigun eta Felipe Gonzalezen gobernuaren lehenengo denporak zelakoak izan ziran akordauko zarie. Egia esango dot: orduan oso gaztea nintzan ta liburuek lagunduta biztu jat kandelea.